Erakusketak

Amaituta
2002-09-28 • 2003-01-26
Txomin Badiola
Malas Formas
1. Solairua - Arte Garaikidea
Badiolak (Bilbo, 1957) 1990. urteaz geroztik egin duen lanari buruzko erakusketarik zabalena da Malas formas. Hain zuzen ere, urte horretan joan zen New Yorkera eta zortzi urtez bizi izan zen bertan. Erakusketan bildutako instalazioek eskultura, bideoa, argazkia eta soinua erakusten dute, eta zenbait lengoaiaren hibridazioa eta nahasketa dute ezaugarri. Prozesua modernitate berantiarreko berezitasun eta autonomia artistikoaren formetan dago oinarrituta, eta kultura herrikoiaren elementuak biltzen ditu, hala nola, fotonobelakoak, zinemakoak, telebistakoak, kontsumoko musikakoak eta komikietakoak. Instalazioa bakar bat legez antolatuta, eszenatoki handia da eta erakusketak aurkeztutako lanei egitura narratibo berria ematen die.
Kolaboratzaile:
