Erakusketa: San Pedroren malkoak Espainiako pinturaren Urrezko Mendean - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Amaituta

2000-04-15 • 2000-07-30

San Pedroren malkoak Espainiako pinturaren Urrezko Mendean

Bartolomé Esteban Murilloren San Pedro malkotan artelana Bilboko Arte Eder Museoko bildumetara ekarri genuela arrazoi, erakusketa bikaina antolatu zuen Museoak San Pedro Penitentzian gaiaren inguruan egindako ikonografiarekin; izan ere, Europako XVII. mendeko pinturan nagusi izan zen gai hori. Erakusketa honetan, Urrezko Mendeko pinturaren maisu handienek irudi horren gainean egindako lanak bildu genituen, besteak beste, Greco, Ribera, Zurbarán eta Velázquezenak.