Erakusketa: Pintura biluzik - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Amaituta

2001-06-11 • 2001-09-19

Pintura biluzik

1. Solairua - Arte Garaikidea

XX. mendeko berrogeita hamar eta hirurogeiko hamarkadetako joera desberdinetako nazioarteko zenbait artistak (Europako informalismoa edo Ipar Amerikako espresionismoa, besteak beste) pinturaren oinarrizko gai baten gaineko interesa piztu zuten: giza gorputzaren errepresentazioa.
"Pintura Biluzik" erakusketak hogeita hamar artelan inguru bildu zituen, hainbat museotatik eta nazioarteko bildumatatik ekarriak. Hona hemen artistak: Pablo Picasso (1881-1973), Jean Dubuffet (1901-1985), Willem de Kooning (1904-1997), Francis Bacon (1909-1992) eta Antonio Saura (1930-1998). Egile guztiok, garai hartan, gai horri buruzko azterketa formalari ekin zioten zenbait bidetatik. Azterketa haren ezaugarririk nagusiena askatasun teknikoa izan zen; azkenerako, materiaren ezaugarriek formaren ezaugarriak garaitu zituzten. Abstrakzioaren eta figurazioaren mugan ibili ziren.

Babeslea: