Erakusketa: Kuxin ordenatuak - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Obra gonbidatua

Amaituta

2005-09-19 • 2006-01-08

Kuxin ordenatuak

1. Solairua - Arte Garaikidea

David Hockney (Bradford, West Yorks, 1937) nazioartean ospe handiena duen gaur eguneko artista britainiarretako bat da. Hockneyk Londresen margotu zuen 1967an Kuxin ordenatuak lana.
Lanaren jatorria Hockneyk Kalifornian egindako marrazki txiki bat da, izan ere, marrazki txiki hori apunte gisa erabili zuen mihisea egiteko orduan. Aldi horretako beste lan batzuetan bezala, pintura akrilikoa erabiliz etxe baten barrualde dotorea marrazten du. Pintura xumea eta sofistikatua da aldi berean, eta balore formalen nagusitasuna erakusten du, argi garbiak, dotorezia kromatikoak eta gelako bolumen sinpleen orekak sortzen duten lilurak Hockney harritu balute legez.

Obra Gonbidatua Bilboko Arte Eder Museoaren programa originala da, zeinen bitartez publikoari beste museo edo bilduma batzuetako obra bereziak helarazi nahi baitzaizkio, Museoaren bilduman dauden egileen ikuspegia aberasteko edo sekula erakutsi gabeko egileen lanak erakusteko.

Babeslea: