Erakusketak
Amaituta
2007-06-11 • 2007-09-09
Kiss Kiss Bang Bang
Arte eta feminismoaren 45 urte
BBK Aretoa
Kiss Kiss Bang Bang. Artear eta Feminismoaren 45 urte erakusketan, zenbait herrialdetako 42 artista eta talde feministaren 69 lan egongo dira ikusgai. Izan ere, guzti-guztiak “arte feministan” hasi ziren eta/edo joera hori lantzen jarraitu dute. Aldi berean, erakusketaren izenburua, Kiss Kiss Bang Bang, kultura patriarkaletan emakumeen inguruan sortutako estereotipoen eta etengabe aurre egin dieten emakumeen errealitatearen artean gertatzen diren kontraesanen eta desoreken adierazgarri da.
Azken batean, emetasunaren eta emakumeen, hau da, kulturako objektu sexual bihurtutako emakumeen ohiko ideia (Kiss Kiss) beste errealitatearekin (Bang Bang) erkatzea da helburua, lehen mailako hiritarrak izan nahi duten subjektu aktiboak, sustatzaileak eta borrokalari nekaezinak diren emakumeen errealitatearekin, alegia. Lanak eta artistak euren testuinguru sozial eta politikoetatik aldentzen dituen Artearen Historia ofizialean nagusi den ohiturari aurre egiteko asmoz, erakusketa honetan proposatutako ibilbidean ikus-entzuleek feminismoaren jardun artistikoak eta jardun politiko, sozial eta intelektualak jarri ahal izango dituzte harremanetan.
Horiek horrela, lanak, teoriak eta mugimendu sozial eta politikoak museoko eremu berean egongo dira ikusgai, diskurtso didaktikoa eskaintzeko eta jendeari XX. mendeko 60ko hamarkadatik aurrera “arte feminista” eta “mugimendu feminista” izandakoaren errealitateen berri emateko.
Babeslea: