Erakusketak
Obra gonbidatua
Amaituta
2019-06-12 • 2019-10-13
Joos van Cleve
Deikundearen triptikoa
P (pietatea) aretoa
2019an Domingo de la Calzada santuaren jaiotzaren milagarren urteurrena ospatzen da (1019-2019); bera da bere izena daraman Errioxako apezpiku-hiriaren sortzailea eta patroia, bai eta Donejakue Bidearen bultzatzailea ere. Ospakizun erlijiosoez gainera, Katedralak jarduera ugari antolatu ditu, bederatzi mendetan zehar, santuarekiko debozioaren ondorioz bildu den ondare artistiko eta kultural baliotsua mantendu eta ezagutarazteko xedez.
Museoak eta Banco Santander Fundazioak bat egin dute efemeride honekin, eta museoaren eraikin zaharreko P (Pietatea) aretoan, Anbereseko eskolaren Errenazimentuko altxorretako bat jarriko dute ikusgai. Deikundearen triptikoa, hain zuzen ere, eskuarki, Errioxako hiriko katedralean zaindua. Orain, ohi ez bezala, Katedralaren Altxorraren gelatik atera dute, Bilboko Arte Ederren museoan ipintzeko, urrira arte.
Joos van Cleve (Joos van der Beke ere deitua) (c. 1485 - Anberes, 1540-1541)
Deikundearen triptikoa (c. 1515-1520)
Erdiko ohola: Deikundea
Ezk.: San Juan Patmosen
Esk.: San Jeronimo penitenteae
Olioa oholean (112 x 85-42 cm) (jatorrizko markoa)
Jatorri ezezaguna
Santo Domingo de la Calzadako katedrala (Errioxa) Kapitulu-gela edo Altxorrarena
Santo Domingo de la Calzadako katedralean Anbereseko eskolaren Errenazimentuko pinturaren altxorretako bat gordetzen da. Lanaren erdiko oholak konposizio-egitura irmoa eta espazialtasun handia du, eta Errenazimentuko pintura italiarra XVI. mendearen lehen hereneko urteetako Flandriako artelan gutxitan bezala interpretatzen da bertan. Haatik, margolariak ez du ahaztu haren tradizio piktorikoaren muina: aparteko material eta koloreak dituen arropa eder eta dotoreekin jantzitako figurak (aingerua eta Ama Birjina) ageri dira.
Erdiko oholak berrikuntza errenazentista erakusten badigu, Juan eta Jeronimo santuen errepresentazioa, ezkerreko eta eskuineko tauletan, Herbehereetako plastikaren ezaugarri diren paisaia ederrak erakusten dizkigute, kolore berdeen, urdinen, zurien eta grisen gama kromatiko aberats batekin. Triptikoak itxita aurkezten dituen grisailek San Gregorioren meza enblematikoa erreproduzitzen dute. Bertan, mota honetako produkzio piktorikoan gehien irudikatutako eszena bat ikus daiteke; kantarien taldea. Elementu sinbolikoen eta alegorikoen errepertorio horrek gaiaren ikuspegi ebanjelikoa osatzen du, eta erlijiositate erradikal bati erantzuten dio, garai horretan lurralde protestanteetan hedatzen ari zen ikonoklastiaren aurrean.
XX. mendearen amaierako Espainiako historiografiaren arabera, triptikoa Joos van Clevek edo Joos van der Bekek egina da. Margolari honen lanei buruzko azken azterketetan, ez dute obra honen berririk, ez eta honi buruzko argitalpenen berri ere. Ez da harritzekoa hori gertatzea; izan ere, artista eta haren ekoizpena oraindik argitu gabe daude. XV. eta XVI. mendeetako beste hainbat artistaren moduan, oraindik zehaztasunez ezarri gabe daude maisuak zer ekarpen egin zizkion hain espezializatua zen tailer bateko lanei. Edonola ere, triptiko honetan ikus dezakegu Joos van Cleveren margolanek zer kalitate erdietsi zuen.
Isidro G. Bango
Artearen Historiako katedraduna. Madrilgo Unibertsitate Autonomoa
Erakusketaren edukia: Joos van Cleve
Babeslea: