Erakusketa: Jacques Lipchitz - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Amaituta

2003-03-10 • 2003-06-01

Jacques Lipchitz

Marrazkiak eta eskulturak

1. Solairua / B Aretoa

Jaques Lipchitz (Lituania, 1891-1973) kubismoaren postulatuei atxikitako eskultura modernoaren berritzaile handienetako bat izan zen. Besteak beste, Pablo Picasso, Juan Gris eta Henri Laurensen laguna zen. Lipchitzek eskultura eskematiko eta geometrikoa sortu zuen, antzinako eskulturaren eragina eta erreferentzia figuratiboak zituena. Erakusketa honetan ehun bat marrazki eta hainbat eskultura izango dira ikusgai. Marrazkiak, batetik, eskulturak egiteko zirriborroak ziren, eta, bestetik, aldez aurretik hiru dimentsiotan adierazitako ideia, forma eta gaiak katalizatzeko erabiltzen zituen artelanak.

Kolaboratzaile: