Erakusketak
Amaituta
2007-01-16 • 2007-02-18
Irten! Itzal nareok!
Verdiren ikuskizunen aspektu bisuala
Operaren Lagunen Bilboko Elkarteak (OLBEk) eta Parmako Verdiren Ikerketa Institutu Nazionalak, Bilboko Arte Eder Museoko lankidetzarekin, Irten! Itzal nareok! Verdiren ikuskizunen aspektu bisuala, erakusketa antolatu dute. Tutto Verdi zikloaren baitan antolatu dute Verdiren obren eszenografien inguruko artelanez osaturiko erakusketa. 35 opera aurkeztko dira, Rigolettorekin hasi zen 2006ko urrian eta urtarrilean Oberto, Conte di San Bonifacio opera estreinatuko da. Verdiren obra guztiak errepresentatuko dira hemendik 15 urte barrura arte. 126 margolanek osatzen dute erakusketa. Horietako gehienak, 107, Parmatik, Verdiren Ikerketa Institutu Naxionaleko irudien artxibategitik, ekarri dituzte antolatzaileek.
Bilduma hau Museo batean erakusten den lehen aldia da. Erakusketa lau zatitan banaturik dago. Verdiren konposizioekin eta hark eszenografoekin izandako elkarlanarekin lotutako irudien bildumak osatzen du lehenengo zatia. Beste zenbait obraren testigantza historikoa biltzen dute erakusketaren bigarren zatian jarritako irudiek. Il Trovatore obraren estrainaldiaz ezagutzen den zirriborro bakarraren aurkikuntza nabarmentzeko ahalegina erakusten du hirugarren zatiak. Lan horretako istorioaren zati bat Bizkaian gertatzen da. OLBEk aurtengo denboraldirako Verdiren obra bi taularatu ditu, Rigoletto (2006ko iralean) eta Oberto, Conte di San Bonifacio, opera biren inguruko margolanek osatzen dute laugarren zatia.
Babeslea: