Iberdrola-Museoa Kontserbazio eta Zaharberritzea 2022 Programa - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Amaituta

2023-03-27 • 2023-10-16

Iberdrola-Museoa Kontserbazio eta Zaharberritzea 2022 Programa

Zaharberritutako artelanen erakusketa

Iberdrola-Museoa Kontserbazio eta Zaharberritze Programaren helburu nagusiak hiru jarduera-eremutan gauzatzen dira. Lehenik eta behin, bilduma propioa zaindu eta zaharberritzea, bere osotasun materiala eta jendaurreko erakustaldi egokia ziurtatzeko, eta modu sistematikoan ikertzen laguntzeko. Aplikatutako tratamenduek beti berrikuntza- eta jasangarritasun-irizpideei erantzuten diete, baita obra bakoitzaren berezitasun tekniko eta materialari ere. Bigarrenik, beste erakunde eta bilduma batzuek museoari lagatako lanak, gure instalazioetan aldi baterako erakutsi edo biltegiratzen direnak, kontserbatuko direla bermatu nahi da. Azkenik, txikiagoa ez den beste helburu bat da artelanen kontserbazioarekin eta zaharberritzearekin zerikusia duten diziplina museografiko guztietan profesional kualifikatuak trebatzen laguntzea, urtero bi beka-deialdi eginez 2014az geroztik. Ildo horretan, 2022an, Laura Casaus eta Elvira Moratinos bekadunen (2021/2022 beka) eta Marina Aguiar eta Eva González bekadunen (2022/2023 beka) laguntza izan du programak.

Helburu horiek partekatuta, eta 2013az geroztik, Iberdrola-Museoa Programak ezartzen duen lankidetzari esker, kontserbazio- edo zaharberritze-prozesu osoari ekin dakioke –hasi aurretiko azterketa teknikoetatik eta aplikatzeko azken esku-hartzeraino–, museoaren bildumako eta aldi baterako erakusketetan parte hartzen duten jatorri desberdineko artelanen aukeraketa baten barruan.

2022ko kanpainaren emaitzak ezagutzera eman zaizkio orain publikoari museoko aretoetan.

Iazko edizioan, bereziki aipagarriak dira Karratu solidoa, 2. zenb. instalazioari (1981) eta Txomin Badiola Dohaintza osatzen duten lanei aplikatutako tratamenduak, bai eta Hermen Anglada Camarasaren (Bartzelona, 1871-Port de Pollença, Mallorca, 1959) Biluzia mahastiaren azpian (c. 1909-1910) eta José Antonio Sistiagaren (Donostia, 1932) Bizi-ekintza. Omenaldia gure arbasoei (1970) margolanei aplikatutakoak ere; eta Julio Gonzálezek (Bartzelona, 1876-Arcueil, Frantzia, 1942) paperean egindako hainbat teknikaren bidez egindako bost marrazkiren inguruko esku-hartze garrantzitsua.

Txomin Badiola Dohaintza. Minimalismoa

Karratu solidoa, 2. zenb. lanaren berrargitalpenarekin batera, museoaren bilduman duela 40 urte sartutako Badiolaren instalazio goiztiar bat, artistak orain dela gutxi eman dituen eskulturen (4) eta marrazkien (18) multzo garrantzitsu bat aurkezten da. Lau pieza eskultorikoetatik bi zaharberritu egin dira, bilduman sartu egin direlako (Izenbururik gabea, 1979 eta Serie beltza 5. zenb., 1981) eta beste biak (Arkitekturak eta Serie beltza, 8. zenb.) berrargitaratu egin ditu Badiolak. Paper gaineko obra multzo zabalari muntaketa eta markatze berria egin zaio, eta bi kasutan (Iturria eta Izenbururik gabea, 1980-1981) zaharberritze lan espezifikoa egin da. Lan horietako batzuk 7. aretoan aurkeztuko dira orain, Iberdrola-Museoa Kontserbazio eta Zaharberritze Programaren testuinguruan dohaintzaren berri ematen duen muntaketan. Horrez gain, artelan garaikideko lanen berrargitalpenaren, kontserbazioaren egokitzapenaren eta zaharberritze-tratamenduaren adibideak erakutsiko dira, eta artistak berak ere parte hartuko du.

Txomin Badiola (Bilbao, 1957) Euskal Eskultura Berria delakoaren ordezkarietako bat da, Ángel Bados, Juan Luis Moraza, María Luisa Fernández eta Pello Irazurekin batera. Euskal Herriko Unibertsitatean pintura espezialitatean Arte Ederretako ikasketak bukatu ostean, 80ko hamarkadan eskultura bihurtu zuen arte langintzaren ardatz, Oteizak indartsu eraginda. EAE Euskal Artisten Elkartearen sorreran parte hartu zuen, kolektiboan esanahi artistiko politikoa zuten ekintzak egiteko. 1986an, Gure Artea saria eman zioten, eta, hurrengo urtean, Delfina Foundation beka; horrek, aukera eman zion Londresen bizitzen jartzeko lehenik, eta New Yorken gero. Une hartaz geroztik, egilearen obrak orduko euskal eskulturaren formalismotik bereizi ziren, lan egiteko moduan txertatuz material industrialak, argazkigintza eta bideo-instalazioa, izaera narratiboago batekin. Gaur egun, nazioartean oihartzun handia duen euskal artistetako bat da.

Txomin Badiola (Bilbao, 1957) Euskal Eskultura Berria delakoaren ordezkarietako bat da, Ángel Bados, Juan Luis Moraza, María Luisa Fernández eta Pello Irazurekin batera. Euskal Herriko Unibertsitatean pintura espezialitatean Arte Ederretako ikasketak bukatu ostean, 80ko hamarkadan eskultura bihurtu zuen arte langintzaren ardatz, Oteizak indartsu eraginda. EAE Euskal Artisten Elkartearen sorreran parte hartu zuen, kolektiboan esanahi artistiko politikoa zuten ekintzak egiteko. 1986an, Gure Artea saria eman zioten, eta, hurrengo urtean, Delfina Foundation beka; horrek, aukera eman zion Londresen bizitzen jartzeko lehenik, eta New Yorken gero. Une hartaz geroztik, egilearen obrak orduko euskal eskulturaren formalismotik bereizi ziren, lan egiteko moduan txertatuz material industrialak, argazkigintza eta bideo-instalazioa, izaera narratiboago batekin. Gaur egun, nazioartean oihartzun handia duen euskal artistetako bat da.

Lehen solairuko Hall-a - Erakustaldia amaituta

Hermen
Anglada
Camarasa (Barcelona, 1871-Bartzelona, 1871-Port de Pollença, Mallorca, 1959)

Biluzia mahastiaren azpian, c. 1909-1910

Olioa mihisean. 140 x 85 cm
Bizkaiko Foru Aldundiaren ekarpena 1920an

Parisko garaian ondu zuen Camarasak honako biluzi hau; garai hartan, kromatismo zoragarri bat beretu zuen, beste eragin batzuen artean, Diaghileven Ballet Errusiarrekiko harremanari esker. Hala, folklorismo hutsa gainditzea lortu zuen valentziar eta ijito gaiak tratatzean, haiei balio sinboliko eta espresionistak helaraziz. Lan sentsual hau 1919ko irailean erosi zuen Bizkaiko Foru Aldundiak, Bilbon egin zen Pintura eta Eskulturaren Nazioarteko Lehen Erakusketan, egileak margotu zuenetik hamarkada bat igaroa zela.

Tratamendua

Azterketa teknikoak amaitu ostean, pinturan esku hartzeari ekin zitzaion, berniz oxidatua, ukituak eta iztuku zaharrak prozesu kimikoen bitartez tratatuz. Pintura-materiala egonkortu ondoren, euskarriaren deformazioak zuzenduz jarraitu zen. Lehengoratzea amaitzeko, iztukatzeari, berrintegratze kromatikoari eta pisu molekular txikiko berniz bat aplikatzeari ekin zitzaion.

Biluzia mahastiaren azpian, c. 1909-1910

6. aretoa - Erakustaldia amaituta

Julio
González  (Bartzelona, 1876-Arcueil, Frantzia, 1942)

Bost irudi, 1928-1942

Nekazarien eta beste emakume irudi batzuen marrazkiak
Paper gaineko hainbat teknika
Viviane Grimminger andrearen dohaintza 1999an

Artista honen paper gaineko lanari buruz museoak duen bilduma zabalaren parte dira zirriborro hauek. Bilduma horretan aipagarriak dira nekazarien marrazkiak, emakumezkoen biluziak eta erretratuak, horiexek baitira artistaren errepertorio ikonografikoko gai ohikoenak. Kubismoaren eta abstrakzioaren arteko trantsizio garaiari dagozkio. Garai horretarako lortua zuen Gonzálezek sintesi formala, eta sintesi hori islatu zuen, gerora, besteak beste, areto honetan bertan ikusgai dagoen “Hiru tolesakdeituriko emakumea eskulturan.

Tratamendua

Hainbat teknikaren bitartez –arkatza, tinta, tinta txinatarra eta ur kolorea– egindako bost marrazki hauek tratatzeko, atzealdean zinta itsaskorrak kendu zitzaizkion, eta aurrealdean zein atzealdean gainazaleko zikinkeria mekanikoki garbitu. Bastoidun emakumea lanari dagokionez, hautsita zeukan euskarriaren urradura txiki bat eta izkina bat batu ziren. Azkenik, kontserbazio-muntaia bat egin zen kartoi neutroko karpetetan.

7. aretoa

Txomin
Badiola(Bilbao, 1957)

Karratu solidoa, 2. zenb., 1981

Zur polikromatuko hamar unitate eta kartoi gaineko bederatzi marrazki
1983an eskuratua

Instalazio hau, minimalismoaren eta arte kontzeptualaren esparruan Badiolak egindako lehen lanen adierazgarria, goiz sartu zen museoan. Aurkeztutako objektuaren izaerari buruzko espekulazioa egiten du: izaera espezifikoa duten hamar taula eta bederatzi marrazki dira; horietan, eraikuntza eskultoriko bat balitz bezala deskribatzen da pieza, eta, horrela, kontraesanean dago "PINTURA" hitzaren presentziarekin. Badiolak proposamen eraikitzaileagoetara bilakatuko zuen gero, teknika, bitarteko eta konfigurazio anitzeko instalazioen bitartez.

Tratamendua

Instalazioari aplikatutako tratamendua egilearekin batera definitu zen, eta hark, gainera, prozesu osoan parte hartu zuen. Zur polikromatuko elementuak berrargitaratu egin ziren, bai zurezko euskarria, bai polikromia. Kartoi gaineko marrazkietan eta bakoitzaren okumezko bigarren mailako euskarrietan egindako esku-hartzean, garbiketa mekanikoa, itsasgarriak kentzea eta kontserbazioko muntaketa eta marko berri bat egin ziren.

7. aretoa

Txomin
Badiola(Bilbao, 1957)

Izenbururik gabea, 1979
Serie beltza, 5. zenb., 1981
Arkitekturak, 1981
Serie beltza, 8. zenb., 1981

Artistaren dohaintza 2022an

Karratu solidoa, 2. zenb. alde batera utzita, oso gutxi dira Badiolaren etapa goiztiar horretako lanak, zati handi bat laurogeiko hamarkadaren amaieran desagertu baitzen Uribitarteko (Bilbo) estudioan izandako uholde batean. Egurrezko tauletan egindako eta 1979 eta 1981 artean datatutako lan horietako lau museoaren bilduman daude orain, duela gutxi emandako dohaintzari esker. Dohaintza hori funtsezkoa da Badiolaren 1980ko hamarkadaren hasierako ikerketa estetikoak ezagutzeko, gaur egun merkatuan ezin baitira aurkitu. Horiekin batera, dohaintzan, hainbat teknikaren (grafitoa, collagea edo gouachea paperean edo kartoian) 18 marrazki daude, Arkitekturak, Oholak eta Minimal serieetakoak, horietako batzuk eskulturekin zerikusia dutenak. Paper gaineko lan guztiek muntaia eta markoztatze berria izan dute, eta bi kasutan (Iturria eta Izenbururik gabea, 1980-1981) zaharberritze lan espezifikoa egin da.

Pedro de Icaza y Aguirre Hall-a - Erakustaldia amaituta

Alberto
Arrue (Blbao, 1878-1944)

Dama baten erretratua

131,5 x 111 cm. Olioa mihisean
Roda-Arrue familiaren dohaintza, Resu Arrue andrearen oroimenez, 2014an

1920ko hamarkadako modari jarraituz jantzitako eta orraztutako dama bat paseoan dabil, Ibaizabalen erriberan seguru asko, lurrun-ontzi handia atzean duela, modernitate handiko irudia proiektatuz. Museoak akuarelaz egindako zirriborro bat kontserbatzen du, konposizio horrekin, eta emakumearen eta itsasontziaren grafitozko bi marrazki, margolariak mihisera pasatzeko erabili behar zituen laukiekin eginak. Alberto Arrue –lau anaietatik zaharrena– izan zen Euskal Artisten Elkarteko aurreneko lehendakaria. Euskal gaiak pintatu zituen, eta ilustrazioak, grabatuak, antzerki-dekorazioak eta erretratu bikainak egin zituen.

Tratamendua

Obraren azterketa xehakatua egin ondoren –aldaketak jarri zituen agerian konposizioan–, euskarria eta pintura-geruza tratatu ziren. Mihisearen deformazioak eta urradurak eta bastidorearen egitura-arazoak zuzendu ziren. Ondoren, pinturaren azala garbitu zen, irakurketa zailtzen zuten orbanak eta isurketak kenduz.

Sala 19 - Erakustaldia amaituta

José
Antonio
Sistiaga (Donostia, 1932)

Bizi-ekintza. Omenaldia gure arbasoei, 1970

Olioa mihisean. 200 x 322,2 cm
1979an eskuratua

Artistaren keinu espontaneoa eta ekintza fisikoa bera, neurri handiko koadro argitsu hau egitean, Sistiagak 1970eko hamarkadan egin zuen lanaren bereizgarri dira; garai hartan, informalismoaren aldaera keinuzkoena interesatzen zitzaion. Karga arrazional orotik aske, margolariak aurretiazko ideiarik gabe egin dio aurre mihise zuriari, eta zoriak eraman dezan utzi dio bere buruari, inprobisazio musikal batean nola, mugimendua irudikatzeko, kolorea azkar aplikatzea eta pintzelkada espresiboa erabiltzea dakarren lan prozesu batean.

Tratamendua

Pintura-azalera tratatzearekin hasi zen esku-hartzea, soluzio urtsu tanponatu baten bitartez, eta, harekin, iluntzen eta kolorea aldatzen zuen azaleko geruza bat kendu zen. Pintura sendotzeko funoria erabili zen, Gloiopeltis furcata algatik erauzitako sulfato polisakarido bat, hezetasun, presio eta tenperatura kontrolatuz egindako aplikazioarekin konbinatuta. Halaber, batez ere perimetroan aurkitutako galera eta pitzadura txikiak iztukatu eta birtxertatu egin ziren.

Babeslea: