Erakusketak
Amaituta
2007-06-11 • 2007-07-15
Geometria sinkronizatuz
Arriaga Galeria
Bilboko Arte Eder Museoan Carlos Ferrater eta bazkideak (OAB) estudioak egindako lanei buruz ikusgai dagoen erakusketa 2006ko irailean Chicagoko Illinois Institute of Technology (IIT) institutuko Arkitektura Eskolako S.R. Crown Hallean egin zen erakusketaren bertsio handitua da. Erakusketa hark honen izenburu bera zuen.
Geometria sinkronizatuz
Carlos Ferrater & Asociados (OAB) erakusketak arkitektoen estudio honen ikerketa eta esperimentazio lana erakusten digu, 1996tik gaur egunera arte. Erakusketan 34 azalpen-panel daude, eta, bertan, obra eta proiektuen prozesu guztiak daude zehaztuta. Gainera, proiektu edo lanen faseak erakusten dituzten hamabi maketa daude ikusgai. Maketa horiek geometria estereometrikoen eta eraikuntzaren arteko lotura erakusten dute, proiektuen prozesuen alderdirik ezkutuenak agerian jartzeaz gain. Azken urteotan, aldizka baina etengabe, Carlos Ferraterren estudioak adierazpen formaleko bide berriak garatu ditu.
Proiektu horiek elkarren artean kateatutako esperientzia autonomoen familia osatzen dute, proiektura hurbiltzeko moduaren logika berari jarraituz: geometria da paisaiara eta hiriaren formara hurbiltzeko modua.
Babeslea: