Erakusketak
Hasiera > Erakusketak > Gabonak museoan

Amaituta
2022-12-23 • 2023-01-05
Gabonak museoan
Kontsultatu Gabonetan programatu ditugun jarduera guztiak

Darío Urzay margolariaren "alegiazko museoa" kontzeptuari jarraituz, museoaren bilduma egituratzen duten fikziozko bost ate zeharkatzea proposatzen dugu, erronka, aktibazio eta galderak dituen bisita komentatu batean. Haurrek BBKateak proposameneko lan nabarmenetan zehar bidaiatuko dute, eta, amaitzean, arte-adierazpena sustatzeko diseinatutako tailer batean parte hartuko dute.
Publikoa: 5 urtetik 12 urtera, helduen laguntzarik gabe
Plaza-kopurua saio bakoitzeko: 15 plaza
Prezioa saio bakoitzeko: Museoaren Lagunak 8 € / Orokorra 10 €
Izen-ematea: online hemen edo museoko leihatilan abenduaren 15etik aurrera (Museoaren Lagunak, abenduaren 13tik aurrera)

1. atea. Bidaia itsasoan hasita
1. tailerra. Mezuak museotik (christmasak sortzen)
Abenduak 26 edo urtarrilak 2 (10:00etatik 13:00etara)
Lehenengo ateak itsasoaren inguruko kultura-tradizioa aztertzen du, Julián de Tellaecheren, Quintín de Torreren edo/eta Adolfo Guiarden obrekin, eta horietako elementu komunekin, hala nola belaontziak, kolore urdinaren erabilera edo marinelaren figura. Bisita osatzeko, Gabonetako postalak sortzeko tailer bat egingo da, eta museotik bidaliko dira postal horiek.
Eman izena hemen >2. atea. Ispiluak eta islak
PLAZAK AGORTUTAK
2. tailerra. Ebakinekin konposatzen (collageak sortzen)
Abenduak 27 edo urtarrilak 3 (10:00etatik 13:00etara)
Alice pertsonaiak Lewis Carrollen ipuinean bezala, bigarren ateak ispiluaren mundua eta haren ikuspegi ugariak zeharkatzen ditu. Antonio de Guezalaren Ate birakaria eta Francis Baconen Irudia etzanda ispiluan margolanek beste begi batzuekin beste era batera begiratzeko joko bat proposatzen dute. Gogoeta horren harira, collageak ekoizteko tailer batean ikasitakoa aplikatuko dute haurrek.
3. atea. Kolore-lerroak
PLAZAK AGORTUTAK
3. tailerra. Deco(r)arte I (Gabonetako apaingarrien sorrera)
Abenduak 28 edo urtarrilak 4 (10:00etatik 13:00etara)
Kolorea da ezaugarri nagusietako bat Paul Gauguinen Latsariak Arlesen margolanean zein Elena Aitzkoaren Argi goiztiarra-Lendia song eskultura-multzoan. Hain zuzen ere, pigmentuek ematen diete bolumena eta mugimendua lan horiei. Horregatik, saioan kolore-lerro horiek aztertuko dituzte, Gabonetako apaingarriak sortzeko tailer batean aplikatzeko.
4. atea. Mundu fantastikoak
PLAZAK AGORTUTAK
4. tailerra. Deko(r)arte II (Gabonetako zuhaitzaren inguruan)
Abenduak 29 (10:00etatik 13:00etara)
Ibilbide honek hainbat paisaia, zelai eta zuhaitz zeharkatzen ditu, baina, pixkanaka, perspektiba estutuz doa, belar, adar, sustrai eta bestelako elementuak ezagutu arte. Godofredo Ortega Muñozen eta Juan Luis Goenagaren lanen arteko elkarrizketak irudimena pizten du, eta Gabonetako zuhaitzaren inguruko arte-tailer batean zehazten diren beste mundu posible batzuk aktibatzen ditu.
5. atea. Amatxuak
5. tailerra. Gure amatxu (Gabonetako tradizioari buruzko marrazki artistikoa)
Abenduak 30 edo urtarrilak 5 (10:00etatik 13.00etara)
Ama Birjina eta Haurra-ren irudikapena Artearen Historiako gai nagusietako bat da. Horregatik, irudi hori hainbat estiloren bidez ezagutzeko bisita proposatzen dugu, besteak beste, Francisco de Zurbaránen edo Isabel Baquedanoren estiloen bidez. Amaitzeko, tailer bat egingo da, haurrek tradizio horren inguruan dituzten ideiak azaltzeko.
Eman izena hemen >
Bilboko Koral Elkartearekin sinatutako lankidetza-hitzarmenari esker, museoak Gabonetako kontzertu bat eskainiko du Marta Ubieta irakaslearen Kantu Gelako ikasleen eskutik. Opera-ariak eta Gabonetako kantak emango dituzte, Alberto Sáez piano-jotzailea lagun dutela. Kontzertuaren amaiera gisa, txokolatea eskainiko da.
Abenduak 23, 20:00etan; iraupena: 50 min
Programa hemen
Erreserbatu hemen edo museoko leihatilan zure sarrera doan (gehienez 4, pertsona bakoitzeko) abenduaren 16tik aurrera.