Erakusketa: Festako biktima - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Amaituta

2008-10-31 • 2009-10-31

Festako biktima

The Hispanic Society of America gordailua

Mogrobejo aretoa

Museoak Ignacio Zuloaga (Eibar, 1870–Madril, 1945) margolariaren obra garrantzitsu bat jaso du gordailuan: Festako biktima da lanaren izenburua, eta New Yorkeko The Hispanic Society of America erakundetik dator. Museoko Eraikin Zaharreko Mogrobejo Hallean egongo da ikusgai 2019ko urrira arte.

Izenburu anbiguoarekin, mihisean pikadore bat agertzen da (Francisco Segoviarra, Zuloagaren ohiko modeloa), nekatuta, zauritutako zaldi baten gainean, zezenketa baten ostean.

Eszena paisaia goibel batean dago kokatuta; itxura denez, Sepúlveda da leku hori, eta argi ikus daiteke Zuloagak El Grecoren pinturagatik zuen mirespena eta arte horrekiko lotura. “Rozinante” izeneko prestaketa-marrazki batek indartu egiten du Don Kixoteren pertsonaiarekiko konparazioa.


Ignacio de Zuloaga y Zabaleta (Eibar, Gipuzkoa, 1870 - Madrid, 1945)
Festako biktima, 1910
Olioa mihisean, 284 x 334 cm
The Hispanic Society of America, Nueva York



Babeslea: