Erakusketak

Amaituta
2022-05-05 • 2022-11-08
BBK Artearen Ibilbidea III
Emakumeak museoan
Ibiltaria
BBK Artearen Ibilbidea
La Ruta del Arte BBK Artearen Ibilbidea dibulgazio artistikorako programak ibilbide berri bati ekingo dio Bizkaian. Proposamenaren gai nagusia emakumeek museoko bilduman duten presentzia da, artista eta irudikapen gai gisa.
Erakusketa horren hirugarren edizioa izango da, eta kalitate handiko artelanen erreprodukzioak jarriko dira espazio publikoetan, BBKren eta museoaren ekimen bateratuari esker, eta hurrengo hilabeteetan (maiatzetik azarora) erakusketa jasoko duten Bizkaiko 26 udalerrietako udalen lankidetzari esker.
Erreprodukzioekin batera, dagokion iruzkina agertuko da (euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez). Iruzkina doan eskuratu ahal izango da QR kode baten bidez, zeinak aukera emango baitu audio-fitxategiak gailu mugikorretan deskargatzeko.
BBK Artearen Ibilbidea III
2018tik aurrera, BBK Artearen Ibilbidea programak Bilboko Arte Ederren Museoko bildumaren aberastasuna eta kalitatea zabaltzen ditu bere aretoetatik harago, eta, aldi berean, herritarrak artera hurbiltzeko aukera errazten du. Oraingo honetan, helburu nagusi horri gehitu zaizkio emakumeak artean duen rola ardatz duten 40 artelan.
Hala, BBK Artearen Ibilbideak segida emango dio Ikuspuntuak proiektuari, zeinak, iazko urriaren eta aurtengo martxoaren artean, museoaren bildumako zortzi artelan aurkeztu dituen, genero-ikuspegitik berrinterpretatuta. Zortzi margolan horiek oraingo hautaketan sartu dira, eta haien azterketa egiteko Tamara García Iglesias zinemagileak ekoitzitako bideoak ikusleen eskura egongo dira berriz ere, QR kodeen bitartez
XV. mendean hasi eta gaur egunera arteko kronologia ardatz hartuta, margolanak, marrazkiak, kartelak eta argazkiak biltzen dira erakusketan. Horiek guztiek aukera ematen dute, alde batetik, artearen historian emakumea irudikatzeko izan diren moduei buruz hausnartzeko, eta, bestetik, deskubritzeko XIX. mendearen amaieratik aurrera, emakume artistek beraiek eman izan dutela, konbentzionalismoen kontra, munduaren eta bere buruaren ikuspegia.
Miriam Alzuri Museoko Arte Moderno eta Garaikideko kontserbatzaileak egin du proiektua, Hezkuntza eta Kultura Ekintza Saileko María Victoria Antoñanzasekin eta César Ochoarekin lankidetzan.
BBK Artearen Ibilbidearen helburu didaktikoak obra bakoitzari buruzko iruzkinak barne hartzen ditu, zeinak QR kodeen bidez doan deskarga baitaitezke gailu mugikorretan. Bestalde, Hezkuntza Sailak doako bitartekaritza-programa bat jarri du abian, erakusketa ikustera hurbiltzen diren ikastetxeei eta kultura-elkarteei bisita gidatuak egiteko eta bisitarien kontsultei erantzuteko.
Informazioa eta erreserbak
Tel. 94 439 61 41; astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 15:00etara
Bitartekaritza zerbitzuaren ordutegia
Asteko egun guztietan, asteartean izan ezik
(egun horretan desmuntatu eta aldatuko baita herriz).
Maiatzaren 3tik ekainaren 20ra | |
Astelehena/asteazkena/osteguna/ostirala |
10:00etatik 12:00etara |
Asteburu eta jaiegunetan | 12:00etatik 14:00etara |
Ekainaren 21etik irailaren 12ra | |
Astelehena/asteazkena/osteguna/ostirala |
18:30etik 20:30era |
Asteburu eta jaiegunetan | 12:00etatik 14:00etara |
Irailaren 13tik azaroaren 1era | |
Astelehena/asteazkena/osteguna/ostirala |
10:00etatik 12:00etara |
Asteburu eta jaiegunetan | 12:00etatik 14:00etara |
Parte hartzen duten herriak
Bilbo |
Maiatzaren 3tik 10era |
Barakaldo |
Maiatzaren 10etik 17ra |
Portugalete |
Maiatzaren 17tik 24ra |
Trapagaran |
Maiatzaren 24tik 31ra |
Muskiz |
Maiatzaren 31tik ekainaren 7ra |
Abanto Zierbena (Gallarta) |
Ekainaren 7tik 14ra |
Erandio |
Ekainaren 14tik 21era |
Sodupe |
Ekainaren 21etik 28r |
Balmaseda |
Ekainaren 28tik uztailaren 5era |
Alonsotegi |
Uztailaren 5etik 12ra |
Dima |
Uztailaren 12tik 19ra |
Lekeitio |
Uztailaren 19tik 26ra |
Getxo |
Uztailaren 26tik abuztuaren 2ra |
Plentzia |
Abuztuaren 2tik 9ra |
Bakio |
Abuztuaren 9tik 16ra |
Bermeo |
Abuztuaren 16tik 23ra |
Gernika |
Abuztuaren 23tik 30era |
Elantxobe |
Abuztuaren 30etik irailaren 6ra |
Sondika |
Irailaren 6tik 13ra |
Markina |
Irailaren 13tik 20ra |
Durango |
Irailaren 20tik 27ra |
Mungia |
Irailaren 27tik urriaren 4ra |
Artea |
Urriaren 4tik 11ra |
Orozko |
Urriaren 11tik 18ra |
Basauri |
Urriaren 18tik 25era |
Bilbo |
Urriaren 25etik azaroaren 1era |
Ermua |
Azaroaren 2tik 8ra |
Lanen zerrenda (ordena kronologikoaren arabera)
Bartolomé Bermejo
Santa Engraziaren zigorraldia, c. 1474-1477
Lucas Cranach Zaharra
Lukrezia, 1534
Jan Mandijn
Jan Mandijn, Jan-edan umoretsua, c. 1550
Alonso Sánchez Coello
Alonso Sánchez Coello, Joana Austriakoa Portugalgo printzesaren erretratua, c. 1557
Martin de Vos
Europaren bahiketa, c. 1570-1575
Sofonisba Anguissola
Santa Katalinaren ezkon-hitz mistikoak, 1588
Pieter Fransz de Grebber
Musikariak, c. 1620-1623
Francisco de Zurbarán
Santa Isabel Turingiakoa, c. 1635-1640
Orazio Gentileschi
Lot eta bere alabak, c. 1628
Gustave Doré
Eskaleak, c. 1868-1869
Paul Gauguin
Laveuses à Arles (Latsariak Arlesen), 1888
Mary Cassatt
Emakumea eserita haurra besoetan duela, c. 1890
Jaime Morera
Normandiako itsasaldea, c. 1891-1927
Adolfo Guiard
Promesa, 1894
Ángel Larroque
Amatasuna, 1895
Ignacio Zuloaga
Mathieu de Noailles kondesaren erretratua, 1913
Aurelio Arteta
Baserrira, c. 1913-1915
José Gutiérrez Solana
Kaleko emakumeak, c. 1915-1917
Francisco Iturrino
Biluziak lorategian, c. 1915-1920
Robert Delaunay
Femme nue lisant (Emakumea bliuzik irakurtzen), 1920
Carlos Sáenz de Tejada
Neskatila tristea, 1921
Jesús Olasagasti
Ahizpak, 1926
Antonio de Guezala
Ate birakaria edo Begoña de la Sotaren erretratua, 1927
María Blanchard
Femme assise (Emakumea eserita), c. 1928
Carlos Ribera
Esne-saltzailea eguzkitan, 1930
Antonio Saura
Hiru Graziak, 1959
Menchu Gal
Masusta-saskia, c. 1959-1965
Dorothea Fischer-Nosbisch
Ein Welterfolg von Billy Wilder / marilyn / monroe / mit / Tom Ewell..., 1960
Alberto Sánchez
Figurak paisaiarekin, c. 1960-1962
Isabel Baquedano
Izenbururik gabea, c. 1972
Babeslea: