Erakusketa: Deikundea - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Obra gonbidatua

Amaituta

2004-03-15 • 2004-06-06

Deikundea

Oihal izugarri hau El Grecok egin zuen azken obretako bat da. Amabirjina proportzio handikoa da eta altxatzen ari dela pintatua dago, goiaingeruaren agerraldiagatik harriturik, ezkerreko eskua otoitzean ari zen atrilean duela. Gabriel pausatu da dagoeneko lurrean eta keinuka ari da eskuin-eskuarekin. Espiritu Santua goialdean ageri da, argi-eztanda batean, eta bere gainean Bertuteen irudiak ikusten dira; haur-aingeruez inguratuta dauden eta, eskuin-besoa altxatuta, hegan doan aingeru gazte bat gainean duten bertuteak, hain zuzen. Bertuteen irudien artean, Karitatearena da gehien nabarmentzen dena; Karitatea ohiko moduan irudikatua dago: andre handi bat, magalean hainbat ume dituela. Halaber, eskuinetik ezkerrera hauek identifika daitezke: Neurritasuna, txarro batekin; Fedea, gurutzearekin; Zuhurtzia, ispilu batekin; eta beste bat, ezer gabe, beharbada Itxaropena, hiru Bertute teologalak osatzeko. (Alfonso E. Pérez Sánchez)
Gonbidatutako Obra Bilboko Arte Eder Museoaren programa da, beste museo eta bildumetako obra berezienak bere publikoari gerturatzeko.

Babeslea: