Erakusketa: Back Side - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Ezeztatuta

2020-06-10 • 2020-10-12

Back Side

Modaren bizkarra

BBK aretoa

 

Aurrez aurreko ikusmirak obsesionatutako gizarte batean, "Back Side / Fashion from Behind" ezusteko gai originala da. Gure gorputzak arroparekin duen harremanari ikuspegi sozial eta psikologiko batetik begiratuz, erakusketak zalantzan jartzen du gure bizkarrari eta beste pertsona batzuen bizkarrei buruz dugun pertzepzioa. Ifrentzua gure mugen oroigarri bat da: ikusmenari ezkutatuta dago eta, neurri batean, baita ukimenari ere. Hala ere, modak etengabe dekoratzen, zamatzen eta azaleratzen du. Gure gorputzaren zati honetan, mezuak eta patroiak zalantzarik gabe agertzen dira, erakartzen dituzten begiradak inoiz ere ikusten ez ditugula.

Palais Gallieraren (Modaren Parisko Museoa) bildumetako jantzien eta osagarrien erakusketa bikain honek XVIII. mendetik gaur egunera arteko ehun pieza baino gehiago aurkeztuko ditu –gorteko soineko dotore batetik bizkar-zorro bateraino–, modaren, pinturaren eta eskulturaren arteko elkarrizketa bat sortuz. Film zatien eta argazkien aukeraketa batek osatuko du erakusketa.

Komisariotza: Alexandre Samson, 1947. urtearen ondorengo haute couture bildumaren eta Palais Gallieraren sorkuntza garaikidearen arduraduna

 

 

Irudian:
Balenciaga
Robe du soir, Udazkena - Negua 1961-1962
© Balenciaga Archives, Paris

 

 

Erakusketaren sortzailea: Palais Galliera, Musée de la Mode de París, Paris Musées

Babeslea: Petronor

Babeslea: