Erakusketak
Amaituta
2003-06-23 • 2003-09-21
Amable Arias
Marrazki ikusezinak
33 Aretoa
Erakusketaren abiapuntua museoak duela gutxi eskuratu dituen bi oihal garrantzitsu dira: De lo invisible I eta De lo invisible II (1972), biak Amable Arias (Bembibre, León, 1927- Donostia-San Sebastián, 1984) pintorearenak. Erakusketaren bidez nahi da pintore horren alderdi artistiko ezezagunena (paperean egin zituen lanak) jendeari ezagutzera ematea. Eta bi lan horiek eskuratzean, Maru Rizo artistaren alargunak paperean eginiko hainbat artelan eman zizkion museoari. Hala, horiek eta familiaren bildumako fondoak izango dira (berrogeita hamar inguru) erakusketaren ardatz.
Babeslea: