Berriak
15-10-12

Erakusketa bateko koadroak
Bilboko Arte Ederren Museoak Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin kolaboratuko du Abonuko 2. egitarauan.
Abonuko 2. egitarauan M. Mussorgskyren “Erakusketa bateko koadroak” interpretatuko dela-eta, Euskadiko Orkestrak bere kontzertuetara beste arte-diziplina batzuk hurbilaraztea pentsatu du.
Bilboko kontzerturako urriaren 17an, asteazkenean, Euskalduna Jauregian-, museoak I. Díaz Olanoren Sonata koadroa (c. 1909-1910) utzi du maileguan. Lankidetza hau, bai eta estreinatu berri den 2012/2013 Abonuko Denboraldiaren edukia ere, museoan aurkeztu da komunikabideen aurrean.