Berriak
22-04-15

Egin bat Bookcrossing-arekin!
Apirilaren 23an Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzen da, eta, beste urte batez, Estatuko museo eta kultur zentroetako 54 liburutegik bat egin dute Bookcrossing ekimenarekin, 2.000 liburu baino gehiago "askatuz" helburu batekin: liburuak jasotzen dituztenek liburuok irakurri eta berriro askatzea munduko beste leku batean.
Gure liburutegiak 21 liburu askatuko ditu, gehienak erakusketetako katalogoak: 13 Bilbon askatuko ditu (Artxandako Funikularra, Bilboko Arte Ederren Museoa, Deustuko San Pedro plaza, Expo-Gela (San Frantzisko), Campo Volantin, Foru Artxibategia, Casilda Iturrizar parkea, Azkuna Zentroa…), 2 Durangon, 2 Berangon, 2 Barakaldon eta 2 Basauriko San Miguelen.
Horrela, bada, bat egingo dugu liburuen doako trukean oinarrituta dagoen irakurketa sustatzeko kanpaina honekin.