Berriak
30-12-21
Premia bereziak
Ikusmen edo kognizio arazoak dituzten pertsonei edo gizarteratze programetan daudenei museoaren bilduma ezagutzeko aukera ematen diegu.
Ikusmen arazoak dituzten pertsonak
Ikusmen urritasuna duten pertsonei aukera eskaintzen zaie museoaren bilduma ezagutzeko; lehenengo eta behin, museoaren aretoetatik egiten den ordubeteko ibilbidearen bitartez; eta, bigarrenik, esperimentazio-espazio batean lan eginez. Aipatutako espazio horretan, zenbait material eta teknika artistiko eta bildumako lau eskultura ukitzeko aukera ematen da, neurriarekin, formarekin, egiturarekin eta materialarekin erlazionatutako arloak aztertzeko.
Kognizio arazoak dituzten pertsonak
Azaldutako bisiten programak museorako hurbilketa planteatzen du, talde bakoitzaren beharrizan eta interesetara egokituta. Modu horretan, minusbaliotasun intelektuala duten pertsonei gainerako guztien baliabide, espazio eta zerbitzu berberak eskaintzen zaizkie. Gainera, modu honetan, bisitak tresna erabilgarri bihurtu nahi dira euren egunerokotasunean eta eurekin lan egiten duten profesionalengan, eta esperientzia atsegin eta esanguratsua eskaini nahi zaie denei.
Gizarteratze programetan dauden pertsonak
Gizarteratze programetan dauden pertsonentzat, museoaren bilduma iraunkorraren eta aldi baterako erakusketen bisitak diseinatu dira, eta, horrela, museoko hezitzaile batekin batera, euren interes eta itxaropenetara egokitutako metodologiadun bisitak egin ditzakete.
Edukiera: 12 pertsona