Berriak
03-01-22
DBH, LH eta Batxilergo
Bilboko Arte Ederren Museoko eskola-programek erantzun zabala ematen diete Hezkuntza Sistemako maila guztiei, eta, artelanen aurrean, elkarrizketa eta hausnarketa ahalbidetzen duen hezkuntza-tresna gisa agertzen dira, bai eta ikasleen artean trebetasun sozialak eta ezagutza garatzeko bitarteko gisa ere.
2023-2024 ikasturtean zehar, Ikuspuntuak proiektuaz gozatzen jarrai dezakezue, artearen mundura modu hunkigarriago eta sentsorialagoan hurbiltzeko modu berriak adierazten dituen ikus-entzunezko proiektuaz. Era berean, Ibilbide digitalak proposatzen jarraituko dugu, museoko bildumara modu pertsonal eta parte-hartzailean hurbiltzeko aukera eskainiz. Horri guztiari Topaketak izeneko aukera berria erantsi diogu, bildumako lanekin beste era bateko topaketa osatuta, artista-hezitzaileen eskutik artearen unibertsoan murgiltzeko modu berritzailea. Azkenik, Begirada gurutzatuak programak artistekin kolaboratzeko aukera eskainiko du beste behin.
- Programa guztiek BBK Banku Fundazioaren babesa dute.
- Irakasleek edozein gai proposatu dezakete, berau lantzeko, eta Saileko profesionalak martxan jarriko dira.
- Bisitak euskaraz, gaztelaniaz eta, kasuren batean, ingelesez egin daitezke.
- Aldian-aldian, irakasleentzako prestakuntza-saioak antolatzen dira; bertan, aukeratutako jarduerari buruzko informazioa eta dokumentazioa eskaintzen da, eta, taldearen gidaria irakaslea izango bada, bisita modu egokian egiteko ildoak eta metodologiak eskaintzen dira.
Edozein zalantza argitzeko edo informazioa eskatzeko, deitu 94 439 61 41 telefono zenbakira (astelehenetik ostiralera 8.00etatik 15.00etara).