Berriak
31-12-21

No limits!
Gizarte-bazterkeria jasateko arriskuan dauden emakumeen kolektiboek aukera dute, online, artea gizartea eraldatzeko eta kohesiorako tresna bihurtzen duten hainbat proposamen dituen programa batean parte hartzeko. Jarduera eta proposamen horiek, gainera, bitarteko digital berrien erabileran sartuko dituzte, eta beren autoestimua eta elkarrekintza indartuko dituzte talde-lanaren bidez.
• Irudi ikusezinak. Argazkia erabiliko dugu, gutako bakoitzak inguruan daukan mundua adierazteko tresna bezala. Proposamen honetan, artea eta museoa esperientzia demokratikoago eta eskuragarriago bihurtzea da asmoa. Horrela, elkarrizketarako eta parte hartzeko espazio bat eratuko dugu. Emakumeen artean elkarri adierazteko eta laguntzeko espazio segurua.
• Islatuta. Irudiak mundu errealaren isla dira. Ispiluek irudi bat ere itzultzen digute, geure buruaren isla, baina irudi hori al gara? Besteek nola ikusten gaituzten eta besteek gu nola ikustea gustatuko litzaigukeen irudikatzea introspekzio-ariketa bat da, artea erabiliz eta, zehatzago, argazkigintza tresna gisa erabiliz egin dezakeguna, nork bere burua ezagutzeko eta adierazpen artistikorako.
• Olerki bat hegan egiteko. Hitza, ahotsa, idaztea eta poesia izango dira elkarrizketa, jolasa eta entzumena aktibatzeko erabiliko diren bitartekoak, guk geure burua eta besteak gehiago eta hobeto ezagutzea eragingo dutenak.
• Erritmoa eta soinua. Gure inguruan dabiltzan soinuen eta erritmoen bitartez, baita guztion artean sor ditzakegunen bidez ere, ikusten eta ukitzen ez denak gure barruan askatasun osoz sentitzen denari eta bibratzen duenari bide emango dion espazio bat eratuko dugu.
Informazioa eta erreserbak hemen: deac@bilbaomuseoa.eus eta 94 439 61 41 tel. (astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 15:00etara)