Berriak
31-12-21
Ikuspuntuak
Ikuspegi akademikoa artea ikusteko eta ulertzeko beste modu batzuen gainetik egon bada sarritan, ikus-entzunezko serie honen helburua ohiko kontenplazio-kodeak desmuntatzea da, museoko bilduma interpretatzeko modu berriak sustatzeko.
Gorputzak izenburu orokorrarekin, Ikuspuntuak ikus-entzunezko sailaren lehen denboraldia 4 eta 6 minutu arteko 8 kapitulutan gauzatzen da. Kapitulu horietan 16 emakume gonbidatu dira (bi kapitulu bakoitzeko) museoko bildumako beste 8 margolani buruz hausnartzera, horiek ere emakumeak protagonista direla. Pieza bakoitzak, gainera, narrazio propioa du; batzuetan, poetikoa eta sentsoriala da, eta, beste batzuetan, emozioetarako eta ideietarako pizgarria.
Beste emakumeak. Beste emakumeengan begiratzea. Arinduta, sustatuta edo lagunduta sentitzeko ekintzak. Ikuspuntuak programaren bigarren denboraldia Ellas izenekoa, emakume artisten museoko bildumako 8 artelanen ibilbidea eskaintzen da, dagoeneko hildakoak, jardunean dauden 8 euskal artistaren eskutik eta haien lana. Sormen-erreferentzia eta prozesuei, filiei eta bat-etortzeei buruzko elkarrizketa.