Berriak
31-01-25

En obras [IV]
18-24 urte dituzu? Arte Ederren Bilboko Museoko eraldaketan parte hartzerik nahi? en obras esperimentazio- eta sorkuntza-programa da, eta museoaren eraldaketa-prozesuan gazteek parte hartzearen alde egiten du. Astero, bi orduko zazpi topaketatan, ideiak partekatu nahi ditugu, esperimentatu, jolastu; elkarlanean museoa bizitzeko eta ulertzeko modu berriak proposatu nahi ditugu, azken batean.
- 2025/02/27 – 17:30etan: Non dago museoa? Non egoten zara zu? Zein da museoarekin dugun lotura? Hau izango da elkar ezagutzeko eta taldearen identitatea osatzeko abiapuntua.
- 2025/03/06 – 17:30etan: Gorputzetik museoan zehar ibili. Gure gorputzak obren formaren, erakusketen narratibaren, jokabide-arauen edo arkitekturaren mende daude. Nola kokatzen gara espazio honetan?
- 2025/03/13 – 17:30etan: Museo batean bizitzeko moduak aztertu. Museoa imajinatu. Kontakizunak eratu.
- 2025/03/20 – 17:30etan: Komisariotza kolektiboa. Nola gauzatu desio bat? Talde gisa lan egitea eta aldaketa eragile izatea.
- 2025/03/27 – 17:30etan: Gure paisaiaren ekoizpena I: Gure paisaia kolektiboari forma ematen.
- 2025/04/03 – 17:30etan: Gure paisaiaren ekoizpena II: Museoarekin eta gure prozesuarekin elkarrizketan.
- 2025/04/10 – 17:30etan: Eraldaketa. Ospakizun-erritual bat
FECHAS:
Izen emateak: Laster hemen
Informazio gehiago 94 4396141 telefonoaren bidez (astelehenetik ostiralera, 08.00etatik 15.00etara)
Oharra: 18 eta 24 urte bitarteko gazteentzako doako jarduera