Berriak
20-09-22

Begirada gurutzatuak
BBKateak ekimena dela-eta, museoko obren aurkezpen berri honekin aukera izan da proposamen bat garatzeko. Proposamenaren baitan, DBHko bigarren zikloko, LHko eta Batxilergoko ikasleek artelanekin erlazionatzeko modu berri bat praktikatu ahal izango dute, egungo artistek diseinatu eta gauzatutako sormen-esperientzia batzuen bitartez. Hainbat esanahi eta sormen-jarduera uztartzen dituzten hitzak erabilita, artearekin eta museoarekin esperientzia berria eta desberdina sustatzea da helburua.
Jarduera hau goiz batean zehar garatuko da, lau orduko iraupenarekin.
EGUNAK:
- 22-11-08 eta 09 (artistak: Sara Berasaluce eta Yone Estivariz)
- 22-11-22, 23 eta 24 (artistak: Laura Sam eta Jose Antonio Soto)
- 22-12-13 eta 14 (artistak: Mertxe Periz eta Andere Etxegarai)
- 23-01-24 eta 25 (artistak: Sara Berasaluce eta Yone Estivariz)
- 23-02-28, 23-03-01 eta 02 (artistak: Susana Talayero eta Manu Uranga)
- 23-03-21, 22 eta 23 (artistak: Mertxe Periz eta Ibon Garagarza)
- 23-04-25, 26 eta 27 (artistak: Maider Aldasoro eta Ane Rodríguez)
Tarifa: 2 € ikasleko