Berriak
21-09-23

Begirada gurutzatuak
Programa honen bidez, DBHko bigarren zikloko, LHko eta Batxilergoko ikasleek esperientzia desberdin eta berritzaile bat bizitzeko aukera dute. Beren gogoetetan oinarrituta eta artearen eta museoen ideiarekin lotutako akademizismoetatik urrun, artearen inguruan duten ikuspegi pertsonala txertatu ahal izango dute. Programa honetako proposamen bakoitzean, jardunean dauden bi artistak lagunduko diote taldeari, beren begiradak, ideiak eta artearekin lotutako ikuspuntuak beraiekin gurutzatuz, baita taldearekin lan egiteko modu propioak partekatuz ere. Eta prozesu hori guztia museoaren bilduman dauden artelan batzuen errealitatearekin alderatu ahal izango dute. Atsedenaldi labur baten ondoren, artista horiek beraiek diseinatutako eta proposamen bakoitzari egokitutako sormen-esperientzia berri bat bizitzeko tailer batean parte hartzera gonbidatuko dituzte.
Begirada gurutzatuak programaren helburua norbanakoaren eta taldearen sormena garatzearen eta praktikan jartzearen garrantzian arreta jartzea da, eraldaketarako, hazkunderako eta garapen pertsonalerako tresna gisa.
Bere ezaugarriak direla eta, programa honen proposamen bakoitza goiz batean zehar garatzen da, gehienez 15 lagunentzako, eta lau orduko iraupenarekin.
- 2023/11/06-07 – Sara Berasaluze eta Yone Estivariz: Argazkia, irudia eta identitatea.
- 2023/11/27-28 – Mertxe Periz eta Andere Etxegarai: Zentzumenen kolorea. Emozioen plastika.
- 2023/12/11-12-13 – Laura Sam eta José Soto: Ahozko poesia, adierazpena eta gorputza mugimenduan.
- 2024/01/15-16 – Sara Berasaluze eta Yone Estivariz: Argazkia, irudia eta identitatea.
- 2024/01/29-30 – Susana Talayero eta Manu Uranga: Azalera-forma berezi bat. Orbana eta planoaren artean.
- 2024/02/20-22 – Mertxe Periz eta Ibon Garagarza: Zentzumenen kolorea. Emozioen plastika.
- 2024/03/04-05 – Maider Aldasoro eta Ane Rodriguez: Hitza, idazketa eta soinua babesleku.
- 2024/03/18-19 – Maider Aldasoro eta Ane Rodriguez: Hitza, idazketa eta soinua babesleku.
DATAK: