Hezkuntza programa
Hezkuntza programa
Informazioa eta erreserbak: Gure Harremanetarako formularioan eta 94 439 61 41 telefonoan (Astelehenetik ostiralera, 09: 00etatik 15: 00etara).
Familientzako jardueretarako erreserbak webgunean bakarrik (zehaztutako datetan, Familiak atalean).
Museoko Hezkuntza eta Kultur Ekintza Sailak (HKES) adin eta interes mota askotako jendeari zuzendutako jarduerak eta programak jartzen ditu abian. Ekimen horien helburu nagusia museoaren bilduma iraunkorra eta aldi baterako erakusketak hobeto ezagutzea da, bai eta horietaz gozatzea ere.
Gure ezagutzak museoetako hezkuntza-esparruetako beste profesional batzuekin konpartitzen ditugu, eta gure hezkuntza-proiektuan parte hartzen duen jendearen ekarpenak jasotzen ditugu. Azken helburua museoaren eta interes partikularren arteko bitartekaritza egokia lortzea da. Modu horretan sortuko liratekeen proposamenei esker, museoa ezagutzarako eta ikasketarako esperientzia baliagarriak sorraraziko lituzkeen lekua izango litzateke.
2023-2024 ikasturtean zehar museoa handitzeko eta eraberritzeko lanekin jarraituko da. Ikasturte honetan, eraikin zaharrak soilik izango ditu ateak zabalik, eta, bertan, bildumaren zati bat izango da ikusgai, astero aldatzen joango den BBKateak izeneko formatu dinamiko baten barruan, eta erakusketa-proposamen berriak gehituko zaizkio.
Hori dela eta, HKESren ohiko ibilbideetakoren bat ezin izango da egin ikasturte honetan, baina museoaren erakusketa-eskaintza berriarekin lotutako beste proposamen batzuk ere sartuko dira.
Bilboko Arte Ederren Museoko eskola-programek erantzun zabala ematen diete Hezkuntza Sistemako maila guztiei, eta, artelanen aurrean, elkarrizketa eta hausnarketa ahalbidetzen duen hezkuntza-tresna gisa agertzen dira, bai eta ikasleen artean trebetasun sozialak eta ezagutza garatzeko bitarteko gisa ere.
- Programa guztiek BBK Banku Fundazioaren babesa dute.
- Irakasleek edozein gai proposatu dezakete, berau lantzeko, eta Saileko profesionalak martxan jarriko dira.
- Bisitak euskaraz, gaztelaniaz eta, batez ere, ingelesez egin daitezke.
- Aldian-aldian, irakasleentzako prestakuntza-saioak antolatzen dira; bertan, aukeratutako jarduerari buruzko informazioa eta dokumentazioa eskaintzen da, eta, taldearen gidaria irakaslea izango bada, bisita modu egokian egiteko ildoak eta metodologiak eskaintzen dira.
Edozein zalantza argitzeko edo informazioa eskatzeko, deitu 94 439 61 41 telefono zenbakira (astelehenetik ostiralera 8.00etatik 15.00etara).
Koloretako museoa
Beraien irakasleek lagunduta eta orientatuta, Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleek kolorearen munduan murgiltzeko aukera izango dute. Horretarako, lau koadro aukeratuko dituzte, beste era bateko munduak irudikatzera eta gainerako ikasleekin partekatu ahal izango dituzten sentsazio berriak esperimentatzera animatzeko.
Oharra: Jarduera honetan lehen aldiz parte hartzen duten irakasleak Hezkuntza Saileko langileekin aurrez hitzartutako prestakuntza saio batera joan daitezke.
Tarifa: doakoa.
BBKateak. Topaketak
Museoaren eraikin zaharra eszenatoki harrigarria da Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloko ikasleentzat. Bertan, areto bakoitzak museoko bildumako bi artistaren arteko topaketa bat proposatzen du. Topaketa hori, kasu batzuetan, harrigarria izan daiteke, eta beste batzuetan, berriz, dibertigarria edo probokatzailea, baina ez ditu inoiz axolagabe utziko. Artista-hezitzaile batek lagunduta, ikasle hauek "aurrez aurre" berezi bat esperimentatu ahal izango dute garai guztietako artean barrena elkarrizketa eta bidaia bizigarri bat eginez, artearen unibertsoarekin eta museoarekin harreman zuzenago eta pertsonalago batean.
Topaketak astelehenetan eta ostegunetan gauzatzen da, museoko aretoetan barrena, eta 90 minutu inguruko iraupena du.
Oharra: Topaketak BBKateak erakusketa programan oinarrituta dago eta astero egingo diren aldaketetara egokitzen joango da.
Tarifa: 1 € ikasleko
Bilboko Arte Ederren Museoko eskola-programek erantzun zabala ematen diete Hezkuntza Sistemako maila guztiei, eta, artelanen aurrean, elkarrizketa eta hausnarketa ahalbidetzen duen hezkuntza-tresna gisa agertzen dira, bai eta ikasleen artean trebetasun sozialak eta ezagutza garatzeko bitarteko gisa ere.
2023-2024 ikasturtean zehar, Ikuspuntuak proiektuaz gozatzen jarrai dezakezue, artearen mundura modu hunkigarriago eta sentsorialagoan hurbiltzeko modu berriak adierazten dituen ikus-entzunezko proiektuaz. Era berean, Ibilbide digitalak proposatzen jarraituko dugu, museoko bildumara modu pertsonal eta parte-hartzailean hurbiltzeko aukera eskainiz. Horri guztiari Topaketak izeneko aukera berria erantsi diogu, bildumako lanekin beste era bateko topaketa osatuta, artista-hezitzaileen eskutik artearen unibertsoan murgiltzeko modu berritzailea. Azkenik, Begirada gurutzatuak programak artistekin kolaboratzeko aukera eskainiko du beste behin.
- Programa guztiek BBK Banku Fundazioaren babesa dute.
- Irakasleek edozein gai proposatu dezakete, berau lantzeko, eta Saileko profesionalak martxan jarriko dira.
- Bisitak euskaraz, gaztelaniaz eta, kasuren batean, ingelesez egin daitezke.
- Aldian-aldian, irakasleentzako prestakuntza-saioak antolatzen dira; bertan, aukeratutako jarduerari buruzko informazioa eta dokumentazioa eskaintzen da, eta, taldearen gidaria irakaslea izango bada, bisita modu egokian egiteko ildoak eta metodologiak eskaintzen dira.
Edozein zalantza argitzeko edo informazioa eskatzeko, deitu 94 439 61 41 telefono zenbakira (astelehenetik ostiralera 8.00etatik 15.00etara).
BBKateak. Topaketak
Museoko eraikin zaharreko areto bakoitzean bildumako bi artistaren lanen arteko topaketa bat dago aurkeztuta. Horrela, DBH, LH eta Batxilergoko ikasleek ustekabeko topaketa ugari aurkitu ahal izango dituzte, ikasleek hainbat eratako estilo, interes, formatu eta diziplinatako unibertso oso bati buruz daukaten ikuspegiaren eta erakutsitako artelanen arteko elkarrizketa gurutzatua sustatzera bideratuta. Artista-hezitzaile batekin lagunduta, era guztietako ideiak eta interpretazioak sustatzen ahalegintzea da helburua, artearekin eta museoarekin harreman zuzena eta pertsonala izatera animatuko dituzten artelanekin “aurrez aurreko” ireki naturalean.
Topaketak astelehenetan eta ostegunetan gauzatzen da, museoko aretoetan barrena, eta 90 minutu inguruko iraupena du.
Oharra: Topaketak BBKateak erakusketa programan oinarrituta dago eta astero egingo diren aldaketetara egokitzen joango da.
Tarifa: 1 € ikasleko
BBKateak. Bisita komentatuak
Bildumaren egungo aurkezpenarekin, DBH, LH eta Batxilergoko ikasleek aukera izango dute bisita komentatuez gozatzeko, museoko hezitzaileekin batera aretoak zeharkatu ahal izateko. Bisita horietan, artearekin eta museoarekin ikusteko, hitz egiteko eta konektatzeko modu berriak ezagutu ahal izango dituzte.
Tarifa: 1 € ikasleko
Begirada gurutzatuak
Programa honen bidez, DBHko bigarren zikloko, LHko eta Batxilergoko ikasleek esperientzia desberdin eta berritzaile bat bizitzeko aukera dute. Beren gogoetetan oinarrituta eta artearen eta museoen ideiarekin lotutako akademizismoetatik urrun, artearen inguruan duten ikuspegi pertsonala txertatu ahal izango dute. Programa honetako proposamen bakoitzean, jardunean dauden bi artistak lagunduko diote taldeari, beren begiradak, ideiak eta artearekin lotutako ikuspuntuak beraiekin gurutzatuz, baita taldearekin lan egiteko modu propioak partekatuz ere. Eta prozesu hori guztia museoaren bilduman dauden artelan batzuen errealitatearekin alderatu ahal izango dute. Atsedenaldi labur baten ondoren, artista horiek beraiek diseinatutako eta proposamen bakoitzari egokitutako sormen-esperientzia berri bat bizitzeko tailer batean parte hartzera gonbidatuko dituzte.
Begirada gurutzatuak programaren helburua norbanakoaren eta taldearen sormena garatzearen eta praktikan jartzearen garrantzian arreta jartzea da, eraldaketarako, hazkunderako eta garapen pertsonalerako tresna gisa.
Bere ezaugarriak direla eta, programa honen proposamen bakoitza goiz batean zehar garatzen da, gehienez 15 lagunentzako, eta lau orduko iraupenarekin.
- DATAK:
- 2023/11/06-07 - Sara Berasaluze eta Yone Estivariz: Argazkia, irudia eta identitatea.
- 2023/11/27-28 - Mertxe Periz eta Andere Etxegarai: Zentzumenen kolorea. Emozioen plastika.
- 2023/12/11-12-13 - Laura Sam eta José Soto: Ahozko poesia, adierazpena eta gorputza mugimenduan.
- 2024/01/15-16 - Sara Berasaluze eta Yone Estivariz: Argazkia, irudia eta identitatea.
- 2024/01/29-30 - Susana Talayero eta Manu Uranga: Azalera-forma berezi bat. Orbana eta planoaren artean.
- 2024/02/20-22 - Mertxe Periz eta Ibon Garagarza: Zentzumenen kolorea. Emozioen plastika.
- 2024/03/04-05 - Maider Aldasoro eta Ane Rodriguez: Hitza, idazketa eta soinua babesleku.
- 2024/03/18-19 - Maider Aldasoro eta Ane Rodriguez: Hitza, idazketa eta soinua babesleku.
Tarifa: 2 € ikasleko
Ibilbide digitalak
Ibilbide digitalak honekin, aukera dago, bai eskola-komunitateak, bai beste edozein kolektibok edo oro har artearen zaleek hainbat garai, egile eta estilo ezagututa artelanetan zehar nabigatu ahal izateko, eta nork bere galeria pertsonalizatu eta beste pertsona batzuekin partekatu ahal izango du. Museoaren bilduma ezagutzeko eta arakatzeko modu berri bat da, gerora obrekin harreman zuzena izatera bultzatzeko asmoarekin gauzatua.
Ikuspuntuak
Ikuspegi akademikoa artea ikusteko eta ulertzeko beste modu batzuen gainetik egon bada sarritan, ikus-entzunezko serie honen helburua ohiko kontenplazio-kodeak desmuntatzea da, museoko bilduma interpretatzeko modu berriak sustatzeko.
Gorputzak izenburu orokorrarekin, Ikuspuntuak ikus-entzunezko sailaren lehen denboraldia 4 eta 6 minutu arteko 8 kapitulutan gauzatzen da. Kapitulu horietan 16 emakume gonbidatu dira (bi kapitulu bakoitzeko) museoko bildumako beste 8 margolani buruz hausnartzera, horiek ere emakumeak protagonista direla. Pieza bakoitzak, gainera, narrazio propioa du; batzuetan, poetikoa eta sentsoriala da, eta, beste batzuetan, emozioetarako eta ideietarako pizgarria.
Beste emakumeak. Beste emakumeengan begiratzea. Arinduta, sustatuta edo lagunduta sentitzeko ekintzak. Ikuspuntuak programaren bigarren denboraldia Ellas izenekoa, emakume artisten museoko bildumako 8 artelanen ibilbidea eskaintzen da, dagoeneko hildakoak, jardunean dauden 8 euskal artistaren eskutik eta haien lana. Sormen-erreferentzia eta prozesuei, filiei eta bat-etortzeei buruzko elkarrizketa.
Babeslea:
Museoak etengabe aldatzen ari dira, eta gazteak ere bai. Egoera hori aprobetxatzea pentsamendu gazteari eta nerabeari museoan sartzen uzteko. Helduak egiteko moduei, tinkoagoak eta zorrotzagoak, ezarritako ordena hori zalantzan jartzen duten eta beste begirada batzuk proposatzen dituzten beste batzuk gehitzea, gazteek ordezkatzen duten unibertsoarena, gehienetan ez ulertua eta museoentzat ulertezina.
En obras
18-21 urte dituzu? Arte Ederren Bilboko Museoko eraldaketan parte hartzerik nahi? en obras esperimentazio- eta sorkuntza-programa da, eta museoaren eraldaketa-prozesuan gazteek parte hartzearen alde egiten du. Hiru hilabetez, eta bi orduko sei topaketatan, ideiak partekatu nahi ditugu, esperimentatu, jolastu; elkarlanean museoa bizitzeko eta ulertzeko modu berriak proposatu nahi ditugu, azken batean.
- 2023/11/02 – 17.30etan Non dago museoa? Non egoten zara zu? Zein da museoarekin dugun lotura? Hau izango da elkar ezagutzeko eta taldearen identitatea osatzeko abiapuntua.
- 2023/11/16 – 17.30etan Gorputzetik museoan zehar ibili. Gure gorputzak obren formaren, erakusketen narratibaren, jokabide-arauen edo arkitekturaren mende daude. Nola kokatzen gara espazio honetan?
- 2023/11/30 – 17.30etan Museo batean bizitzeko moduak aztertu. Museoa imajinatu. Kontakizunak eratu.
- 2023/12/14 – 17.30etan Komisariotza kolektiboa. Nola gauzatu desio bat? Talde gisa lan egitea eta aldaketa eragile izatea. Zein aztarna utzi nahi dugu museoan?
- 2024/01/11 – 17.30etan Komisariotza kolektiboa. Nola gauzatu desio bat? Bigarren atala. Museoarekin eta gure prozesuarekin elkarrizketan. Non eta nola kokatzen dugu gure proposamena, eta zergatik?
- 2024/01/25 – 17.30etan Eraldaketa. Ospakizun-erritual bat
DATAK:
Izen emateak: Esteka honetan
Informazio gehiago 94 4396141 telefonoaren bidez (astelehenetik ostiralera, 08.00etatik 15.00etara)
Oharra: 18 eta 21 urte bitarteko gazteentzako doako jarduera
Begirada gurutzatuak
Programa honen bidez, DBHko bigarren zikloko, LHko eta Batxilergoko ikasleek esperientzia desberdin eta berritzaile bat bizitzeko aukera dute. Beren gogoetetan oinarrituta eta artearen eta museoen ideiarekin lotutako akademizismoetatik urrun, artearen inguruan duten ikuspegi pertsonala txertatu ahal izango dute. Programa honetako proposamen bakoitzean, jardunean dauden bi artistak lagunduko diote taldeari, beren begiradak, ideiak eta artearekin lotutako ikuspuntuak beraiekin gurutzatuz, baita taldearekin lan egiteko modu propioak partekatuz ere. Eta prozesu hori guztia museoaren bilduman dauden artelan batzuen errealitatearekin alderatu ahal izango dute. Atsedenaldi labur baten ondoren, artista horiek beraiek diseinatutako eta proposamen bakoitzari egokitutako sormen-esperientzia berri bat bizitzeko tailer batean parte hartzera gonbidatuko dituzte.
Begirada gurutzatuak programaren helburua norbanakoaren eta taldearen sormena garatzearen eta praktikan jartzearen garrantzian arreta jartzea da, eraldaketarako, hazkunderako eta garapen pertsonalerako tresna gisa.
Bere ezaugarriak direla eta, programa honen proposamen bakoitza goiz batean zehar garatzen da, gehienez 15 lagunentzako, eta lau orduko iraupenarekin.
- 2023/11/06-07 - Sara Berasaluze eta Yone Estivariz: Argazkia, irudia eta identitatea.
- 2023/11/27-28 - Mertxe Periz eta Andere Etxegarai: Zentzumenen kolorea. Emozioen plastika.
- 2023/12/11-12-13 - Laura Sam eta José Soto: Ahozko poesia, adierazpena eta gorputza mugimenduan.
- 2024/01/15-16 - Sara Berasaluze eta Yone Estivariz: Argazkia, irudia eta identitatea.
- 2024/01/29-30 - Susana Talayero eta Manu Uranga: Azalera-forma berezi bat. Orbana eta planoaren artean.
- 2024/02/20-22 - Mertxe Periz eta Ibon Garagarza: Zentzumenen kolorea. Emozioen plastika.
- 2024/03/04-05 - Maider Aldasoro eta Ane Rodriguez: Hitza, idazketa eta soinua babesleku.
- 2024/03/18-19 - Maider Aldasoro eta Ane Rodriguez: Hitza, idazketa eta soinua babesleku.
DATAK:
Sailaren albisteak zure postan jasotzeko aukera duzu. Izena eman gure newsletter-ean.
2024ko APIRILA - EKAINA PROGRAMA
- Saio bakoitzeko plaza kopurua 12koa da, eta gehienez ere lau pertsona izen-emate bakoitzeko (2 heldu bat eta 2 haur)
- Haurrek heldu batekin joan behar dute beti. Halaber, helduek ere inskripzioa egin behar dute.
- Plazen esleipena zuzenenean egiten da edukiera bete arte. Izena eman dutenek konfirmazio e-mail bat jasoko dute.
- Ekitaldien zerrenda noizbehinka kontsultatzea gomendatzen da bajaren bat baldin badago jakiteko.
- Erreserbak museoaren web orriaren bidez bakarrik egin daitezke. Tarifa erreserba berdineko pertsona guztiei aplikatzen zaie:
- Tarifa orokorra: 4 € pertsona bakoitzeko (haurrak eta helduak).
- Tarifa murriztua: 2 € Museoaren Lagunak edo Gaztedi Planaren barne bazarete (tarifa hau erreserba berdineko pertsona guztiei aplikatuko zaie, baina ez dira gehituko).
Akatsa edo uko egiterik, edo ez asistentziarik egotekotan, diru-itzultzerako eskubiderik ez da egongo.
Ezin da bertaratu talde bakoitzarentzat ezarritako adina ez duten haurrekin.
Koloreen soinua
Soinuekin, koloreekin eta formekin jolastuko gara. Musikaren inguruko inprobisazioa erabiliko dugu, emozioak pizteko, oroitzapenak sorrarazteko eta museoko artelanekin solasean aritzeko.
Gazt - 2024/04/13 - 11.00etan - 4-7 urte
Eusk - 2024/04/13 - 17.00etan - 4-7 urte
BETETA
EreserbatuPrestatu maleta!
Asteburu honetan, zatoz gurekin, eta museoko artelanekin gozatuko duzu. Modu horretan, hainbat leku ikusiko dituzu, beste pertsona batzuk ezagutuko dituzu, eta esperientzia desberdinak bizitzeko aukera emango dizuten paisaiak deskubrituko dituzu.
Eusk - 2024/04/14 - 11.00etan - 4-7 urte
Gazt - 2024/06/15 - 11.00etan - 4-7 urte
Gazt - 2024/06/15 - 17.00etan - 4-7 urte
Eusk - 2024/06/16 - 11.00etan - 4-7 urte
BETETA
Sigi-Saga
Erritmo uhinduak eta irudi geometrikoak mugimenduan, akordeoi liburu batean agertzen direnak. Sonia Delaunay artistak egindako dantzarako soinekoak.
Eta dantzarako gure soineko propioa diseinatu eta gure sigi-saga liburua osatzen badugu?
Gazt - 2024/04/21 - 11.00etan - 3-4 urte
Gazt - 2024/04/27 - 11.00etan - 4-7 urte
Eusk - 2024/04/27 - 17.00etan - 4-7 urte
Eusk - 2024/04/28 - 11.00etan - 4-7 urte
Gazt - 2024/05/05 - 11.00etan - 8-12 urte
BETETA
Museoa dantzan
Museoan begiratu baino ezin da egin ala? Obrak gorputzetik eta mugimendutik begiratzera gonbidatzen zaituztegu.
Gazt - 2024/04/20 - 11.00etan - 4-7 urte
Gazt - 2024/04/20 - 17.00etan - 4-7 urte
Eusk - 2024/05/04 - 11.00etan - 4-7 urte
Eusk - 2024/05/04 - 17.00etan – 4-7 urte
BETETA
ErreserbatuAnimaliak parkean
Casilda Iturrizar parkean animalia ugari daude, baina beste asko museoko koadroetan bizi dira.
Gazt - 2024/05/11 - 11.00etan - 4-7 urte
Gazt - 2024/05/11 - 17.00etan - 4-7 urte
Gazt - 2024/05/12 - 11.00etan - 8-12 urte
BETETA
Asmatutako hiria
Bidaia bat museoko koadroetan eta eskulturetan aurkitzen ditugun pertsonaietan eta lekuetan barrena. Gure mundua amesteko eta diseinatzeko esperientzia berri bat, non paper batean islatutako koloreak, geure ahotsak eta geure ideiak baliagarri izango zaizkigun bizitzeko espazio berriak sortzeko.
Gazt - 2024/05/18 - 11.00etan - 4-7 urte
Gazt - 2024/05/18 - 17.00etan - 4-7 urte
COMPLETA
ErreserbatuZer nolako prototipoa!
Nestor Basterretxearen diseinu eta arkitektura erakusketan zehar, diseinu bereziak dituzten aulkiak ezagutuko ditugu. Pop-up liburuekin eta hainbat materialekin, gure prototipoak esperimentatu eta diseinatuko ditugu.
Gazt - 2024/05/19 - 11.00etan - 3-4 urte
Gazt - 2024/05/25 - 11.00etan - 4-7 urte
Eusk - 2024/05/25 - 17.00etan - 4-7 urte
Eusk - 2024/05/26 - 11.00etan - 4-7 urte
BETETA
Esploratu, sentitu eta sortu
Museoa leku paregabea izan daiteke burmuineko lesioa edo desgaitasun intelektuala duten umeek esperientzia berezia bizi dezaten, euren familiarekin batera. Obrak aztertuz, gustuko duzuena eta dibertigarria edo harrigarria iruditzen zaizuena sentituko duzue elkarrekin. Ikuspegi irekiago eta dinamikoago batetik abiatuta, askotariko materialak esploratuko dituzue, eta, sormenaren bidez, zuen seme-alabekin bat egiteko eta euren errealitatea ulertzeko bide berriak aurkituko dituzue.
Gazt - 2024/06/01 - 10.00etan - 3-10 urte
Gazt - 2024/06/01 - 12.00etan - 3-10 urte
Gazt - 2024/06/01 - 17.00etan - 3-10 urte
Gazt - 2024/06/02 - 10.00etan - 3-10 urte
Gazt - 2024/06/02 - 12.00etan - 3-10 urte
Erreserbatu
BETETA
Leku okupatuak
Museoko zenbait gune okupatzea, eraldatzea, gure presentziarekin; begiratzeko beste modu batzuk irudikatzea eta, material soilekin ‐esate baterako, papera, sokak, zinta itsasgarria edo kartoia‐ ezkutatzera edo agertzera jolasteko leku txikiak sortzea, non guztiok batera gure sorkuntzetan barrena ibiltzeko eta horiek habitatzeko aukera izango dugun.
Gazt - 2024/06/08 - 11.00etan - 4-7 urte
Gazt - 2024/06/08 - 17.00etan - 4-7 urte
Eusk - 2024/06/09 - 11.00etan - 8-12 urte
BETETA
Ku-ku Tras
Koloreek gure zentzumenak pizten dituzte, eta haien barruan bizi ahal izango gara, esperientzia berrietan murgildu eta sentsazio paregabeko mundu bat deskubritu.
Eusk - 2024/06/22 - 11.00etan - 1-2 urte
Eusk - 2024/06/22 - 17.00etan - 1-2 urte
Gazt - 2024/06/23 - 11.00etan - 1-2 urte
BETETA
Babeslea:
BBKateak. Bisita komentatuak
Museoa helduentzako topaleku harrigarri bihurtzen da prestakuntza-programetan eta kultura-interesa daukaten kolektibo guztietan. Museoko hezitzaileek lagunduta, bildumako artelanak ikuspegi berritzaile batetik bisitatzeko proposamena egiten da, jatorri eta adin desberdinekoak diren bildumako hainbat artista elkarren artean elkarrizketan arituz, gu esperientzia bizigarri honetan parte hartzera gonbidatuta.
Tarifa: 1 € pertsonako
Ibilbide digitalak
Arte Ibilbidea I eta II museoko KEHSetik egiten ditugun ibilbide digitalen lehen bi proposamenak dira, eta aukera ematen diete, bai eskola-komunitateari, bai beste edozein kolektibori, edo, oro har, arte-zaleri, artelanetan nabigatzeko hainbat garai, egile eta estilotan zehar, eta aukera ematen diete beren galeria pertsonalizatzeko eta beste pertsona batzuekin partekatzeko ere. Museoko bilduma ezagutzeko eta esploratzeko modu berri bat, gerora artelanekin zuzeneko harremana izatera animatzeko.
Ikuspuntuak
Ikuspegi akademikoa artea ikusteko eta ulertzeko beste modu batzuen gainetik egon bada sarritan, ikus-entzunezko serie honen helburua ohiko kontenplazio-kodeak desmuntatzea da, museoko bilduma interpretatzeko modu berriak sustatzeko.
Gorputzak izenburu orokorrarekin, Ikuspuntuak ikus-entzunezko sailaren lehen denboraldia 4 eta 6 minutu arteko 8 kapitulutan gauzatzen da. Kapitulu horietan 16 emakume gonbidatu dira (bi kapitulu bakoitzeko) museoko bildumako beste 8 margolani buruz hausnartzera, horiek ere emakumeak protagonista direla. Pieza bakoitzak, gainera, narrazio propioa du; batzuetan, poetikoa eta sentsoriala da, eta, beste batzuetan, emozioetarako eta ideietarako pizgarria.
Beste emakumeak. Beste emakumeengan begiratzea. Arinduta, sustatuta edo lagunduta sentitzeko ekintzak. Ikuspuntuak programaren bigarren denboraldia Ellas izenekoa, emakume artisten museoko bildumako 8 artelanen ibilbidea eskaintzen da, dagoeneko hildakoak, jardunean dauden 8 euskal artistaren eskutik eta haien lana. Sormen-erreferentzia eta prozesuei, filiei eta bat-etortzeei buruzko elkarrizketa.
Ikusmen arazoak dituzten pertsonak
Ikusmen urritasuna duten pertsonei aukera eskaintzen zaie museoaren bilduma ezagutzeko; lehenengo eta behin, museoaren aretoetatik egiten den ordubeteko ibilbidearen bitartez; eta, bigarrenik, esperimentazio-espazio batean lan eginez. Aipatutako espazio horretan, zenbait material eta teknika artistiko eta bildumako lau eskultura ukitzeko aukera ematen da, neurriarekin, formarekin, egiturarekin eta materialarekin erlazionatutako arloak aztertzeko.
Kognizio arazoak dituzten pertsonak
Azaldutako bisiten programak museorako hurbilketa planteatzen du, talde bakoitzaren beharrizan eta interesetara egokituta. Modu horretan, minusbaliotasun intelektuala duten pertsonei gainerako guztien baliabide, espazio eta zerbitzu berberak eskaintzen zaizkie. Gainera, modu honetan, bisitak tresna erabilgarri bihurtu nahi dira euren egunerokotasunean eta eurekin lan egiten duten profesionalengan, eta esperientzia atsegin eta esanguratsua eskaini nahi zaie denei.
Gizarteratze programetan dauden pertsonak
Gizarteratze programetan dauden pertsonentzat, museoaren bilduma iraunkorraren eta aldi baterako erakusketen bisitak diseinatu dira, eta, horrela, museoko hezitzaile batekin batera, euren interes eta itxaropenetara egokitutako metodologiadun bisitak egin ditzakete.
Edukiera: 12 pertsona
BBKateak. Bisita egokituak
Museoa leku harrigarria da behar bereziak dauzkaten pertsonentzat. Museoko hezitzaileek lagunduta, bildumako artelanei egokitutako bisitak proposatu dira, ikuspegi berritzaile batetik, aipatu ditugun gaiek gu artearekin eta museoarekin erlazionatzeko bestelako modu pertsonalago bat aurkitzera bideratzeko moduan.
Tarifa: 1 € pertsonako
Guztion museoa
Behar bereziak dituzten eta gizarte-bazterketako arriskuan dauden pertsonen taldeek museoaz goza dezakete, arteterapian espezializatuta dagoen pertsona baten laguntzarekin. Helburua da museoa garapen pertsonal eta emozionala bultzatzeko sormenezko jarduerak egiteko lekua izatea. Halaber, lortu nahi dugu artelanak geure buruarekin eta gainerakoekin hobeto egoten lagunduko diguten tresnak izatea.
Programak hainbat saio ditu ikasturtean zehar.
No limits!
Gizarte-bazterkeria jasateko arriskuan dauden emakumeen kolektiboek aukera dute, online, artea gizartea eraldatzeko eta kohesiorako tresna bihurtzen duten hainbat proposamen dituen programa batean parte hartzeko. Jarduera eta proposamen horiek, gainera, bitarteko digital berrien erabileran sartuko dituzte, eta beren autoestimua eta elkarrekintza indartuko dituzte talde-lanaren bidez.
Proposamen bakoitza hainbat saiotan garatuko da ikasturtean zehar, eta gehienez ere 12 parte-hartzaile izango dira.
- Islatuta: Irudiak mundu errealaren isla dira. Ispiluek irudi bat ere itzultzen digute, geure buruaren isla, baina irudi hori al gara? Besteek nola ikusten gaituzten eta besteek gu nola ikustea gustatuko litzaigukeen irudikatzea introspekzio-ariketa bat da, artea erabiliz eta, zehatzago, argazkigintza tresna gisa erabiliz egin dezakeguna, nork bere burua ezagutzeko eta adierazpen artistikorako.
- Erritmoa eta soinua: Gure inguruan dabiltzan soinuen eta erritmoen bitartez, baita guztion artean sor ditzakegunen bidez ere, ikusten eta ukitzen ez denak gure barruan askatasun osoz sentitzen denari eta bibratzen duenari bide emango dion espazio bat eratuko dugu.
- Hitza hartzen dizut: Gure ideia, gogoeta eta bizipenen bidez pentsamenduak eraikitzen dituzten eta hazten laguntzen diguten gorputz elkarturik. Interesatzen zaizkigun gai guztiei buruz hitz egin eta filosofatuko dugu, eta pentsamenduak irudiekin lotzen saiatuko gara, modu atsegin eta lasaian, baina esanahiz beteta.
Informazioa eta erreserbak hemen: deac@bilbaomuseoa.eus eta 94 439 61 41 tel. (astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 15:00etara)
Babeslea:
Ibilbide digitalak
Ibilbide digitalak honekin, aukera dago, bai eskola-komunitateak, bai beste edozein kolektibok edo oro har artearen zaleek hainbat garai, egile eta estilo ezagututa artelanetan zehar nabigatu ahal izateko, eta nork bere galeria pertsonalizatu eta beste pertsona batzuekin partekatu ahal izango du. Museoaren bilduma ezagutzeko eta arakatzeko modu berri bat da, gerora obrekin harreman zuzena izatera bultzatzeko asmoarekin gauzatua.
Ikuspuntuak
Ikuspegi akademikoa artea ikusteko eta ulertzeko beste modu batzuen gainetik egon bada sarritan, ikus-entzunezko serie honen helburua ohiko kontenplazio-kodeak desmuntatzea da, museoko bilduma interpretatzeko modu berriak sustatzeko.
Gorputzak izenburu orokorrarekin, Ikuspuntuak ikus-entzunezko sailaren lehen denboraldia 4 eta 6 minutu arteko 8 kapitulutan gauzatzen da. Kapitulu horietan 16 emakume gonbidatu dira (bi kapitulu bakoitzeko) museoko bildumako beste 8 margolani buruz hausnartzera, horiek ere emakumeak protagonista direla. Pieza bakoitzak, gainera, narrazio propioa du; batzuetan, poetikoa eta sentsoriala da, eta, beste batzuetan, emozioetarako eta ideietarako pizgarria.
Beste emakumeak. Beste emakumeengan begiratzea. Arinduta, sustatuta edo lagunduta sentitzeko ekintzak. Ikuspuntuak programaren bigarren denboraldia Ellas izenekoa, emakume artisten museoko bildumako 8 artelanen ibilbidea eskaintzen da, dagoeneko hildakoak, jardunean dauden 8 euskal artistaren eskutik eta haien lana. Sormen-erreferentzia eta prozesuei, filiei eta bat-etortzeei buruzko elkarrizketa.
No limits!
Gizarte-bazterkeria jasateko arriskuan dauden emakumeen kolektiboek aukera dute, online, artea gizartea eraldatzeko eta kohesiorako tresna bihurtzen duten hainbat proposamen dituen programa batean parte hartzeko. Jarduera eta proposamen horiek, gainera, bitarteko digital berrien erabileran sartuko dituzte, eta beren autoestimua eta elkarrekintza indartuko dituzte talde-lanaren bidez.
Proposamen bakoitza hainbat saiotan garatuko da ikasturtean zehar, eta gehienez ere 12 parte-hartzaile izango dira.
- Islatuta: Irudiak mundu errealaren isla dira. Ispiluek irudi bat ere itzultzen digute, geure buruaren isla, baina irudi hori al gara? Besteek nola ikusten gaituzten eta besteek gu nola ikustea gustatuko litzaigukeen irudikatzea introspekzio-ariketa bat da, artea erabiliz eta, zehatzago, argazkigintza tresna gisa erabiliz egin dezakeguna, nork bere burua ezagutzeko eta adierazpen artistikorako.
- Erritmoa eta soinua: Gure inguruan dabiltzan soinuen eta erritmoen bitartez, baita guztion artean sor ditzakegunen bidez ere, ikusten eta ukitzen ez denak gure barruan askatasun osoz sentitzen denari eta bibratzen duenari bide emango dion espazio bat eratuko dugu.
- Hitza hartzen dizut: Gure ideia, gogoeta eta bizipenen bidez pentsamenduak eraikitzen dituzten eta hazten laguntzen diguten gorputz elkarturik. Interesatzen zaizkigun gai guztiei buruz hitz egin eta filosofatuko dugu, eta pentsamenduak irudiekin lotzen saiatuko gara, modu atsegin eta lasaian, baina esanahiz beteta.
Informazioa eta erreserbak hemen: deac@bilbaomuseoa.eus eta 94 439 61 41 tel. (astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 15:00etara