Berriak
30-03-23
Eduardo Chillidaren “Topalekua IV” eskultura monumentala Chillida Lekun
Eduardo Chillidaren (1924-2002) Topalekua IV(1973), Arte Ederren Bilboko Museoko eskultura monumental eta ikonikoenetakoa, Chillida Lekun (Hernani, Gipuzkoa) dago jada eta bertan hurrengo hilabeteetan egongo da erakusgai, Fosterrek eta Uriartek museoa handitzeko diseinatu dituzten obrak amaitzen diren arte.
Gertaera hau, gainera, atariko paregabea izango da, eskulturagile donostiarraren jaiotzaren mendeurrena ospatzeko asmoz museoak 2024an garatuko duen Eduardo Chillida 100 urtejarduera-programari begira.
Topalekua IV eskulturaren instalazioa proiektu berritzailea da, eta Euskadiko arte munduaren eta sektore industrial zein teknologikoaren arteko sinergiak sortzen ditu. Proiektuak Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Sailaren babesa dauka. Honako hauexen laguntza jaso da proiektuan: Tecnalia, Estatuko ikerketa aplikatuko eta garapen teknologikoko zentro handiena dena; eta Loire Gestamp, Estatuko makina-erremintaren fabrikatzaile handienetakoa dena eta Hernanin kokatuta dagoena.
Chillida Lekun aurkeztu ondoren, pieza bertan egongo da erakusgai, harik eta Bilboko museoa handitzeko obrak amaitzen diren arte. 2024an, Topalekua IV berriro bueltatuko da Bilbora, eta harrera-guneko atari berrian jarriko da ikusgai. Horrela, eskulturagileak giza topagunea adierazteko zeukan asmoa berreskuratuko da; artearekiko topagunea, kasu honetan.
[ Argazkia: Alex Abril ]