Berriak
25-05-18

“Eduardo arroyo. Le retour des croisades” lanak 2017an argituratutako liburu onenen lehen saria jaso du, arte liburuen modalitatearen barruan
Eduardo Arroyo. Le retour des croisades erakusketa dela-eta 2017an argitaratutako katalogoak Argitaratutako Liburu Onenen lehen saria 2018 jaso du, arte liburuen modalitatean, Espainiako Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak emana.
Sari horrekin, guztira, museoak 3 sari jaso izan ditu, argitaratze lanagatik; aurretik jasotako beste bi sariak honakoak dira, arte liburuen modalitatekoak: 2016an jasotako, bigarren saria Mensajes desde la pared: carteles en la colección del Museo de Bellas Artes de Bilbao (1886-1975) lanagatik, eta, 2013an, hirugarren saria, Estampas de invención: Capricho, Desastres. Tauromaquia y Disparates argitalpenagatik.