Berriak
03-06-13
Durrio Dohaintza
Flora Pié andrearen eskuzabaltasunari esker, museoak Durrio Dohaintza
Flora Pié andrearen eskuzabaltasunari esker, museoak Durrio Dohaintza jaso zuen 2012an. Aipatutako dohaintza artelan hauek osatzen dute: Juan de Echevarríaren (Bilbao, 1875–Madril, 1931) olio-pintura 1 –Durrioren erretratua–, Francisco Durrioren (Valladolid, 1868–Paris, 1940) 4 zeramika, eta haren kolaboratzaile izandako Joan Piék (Vilabella, Tarragona, 1890–Gigny, Yonne, Bourgogne, Frantzia, 1977) zenbait teknikaren bitartez egindako 5 pieza.
Piezak, normalean, 21. aretoan egoten dira ikusgai, Paul Gauguinen Laveuses à Arles (Latsariak Arlésen) edo Paul Sérusierren Synchronie en vert (Sinkronia, berdean) bezalako pieza nabarmenekin batera, baina, orain, aukeraketa handi bat Francisco Durrio (1868-1940). Gauguinen aztarnen gainean erakusketaren testuinguruan daude ikusgai. Hain zuzen ere, erakusketa hori irailaren 15era arte egongo da museoko BBK aretoan.