Berriak
25-02-10
«Descubrir el Arte» aldizkariak ematen duen programazio onenaren saria jaso du museoak.
Orain gutxi banatutako Descubrir el arte sarien bigarren edizioan, aldizkariko epaimahaiak Programazio Artistiko onenaren saria Bilboko Arte Eder Museoari ematea erabaki du.
Orain gutxi banatutako Descubrir el arte sarien bigarren edizioan, aldizkariko epaimahaiak Programazio Artistiko onenaren saria Bilboko Arte Eder Museoari ematea erabaki du. Aldizkaria, 118.000 irakurle dituela, bere esparruko liderra da; bertako kolaboratzaileek eta erredakzio-taldeak museoen, fundazioen, artisten eta artearen munduko profesionalen lana aitortu nahi dute sarion bitartez. Izan ere, haiek marrazten dute “gure panorama artistikoaren bizitasunaren irudia”.
Bilboko Arte Eder Museoaren aurkezpenean, Javier Barónek, Pradoko Museoko kontserbatzaileak, honela azaldu zuen: “ohiz kanpoko adibidea da. Sortu zenetik (mendeurrena duela bi urte ospatu zen), Museoak euskal gizartearen eta bildumagileen babes etengabea jaso du, bai eta erakundeena ere. Oso zaila izango litzateke bere hirian eta lurraldean hain errotuta dagoen beste museo bat aurkitzea”. Azken urteotako erakusketa-programei buruz hizketan, honakoei eskainitakoak nabarmendu ditu, besteak beste: Caravaggio, Poussin, Rodin, Emakume Inpresionistak, Zurbarán, British Pop, Chillida eta Euskal Artistei eskainitakoak; edo orain gutxi Sorollari eta Murillori eskainitako erakusketa arrakastatsuak ere.
Azkenik, hurrengo hausnarketa egiten du: “Programazio orekatu hori, non bilduma propioak garrantzi oso nabaria daukan, horrekin estuki lotuta dagoen planteamendu baten emaitza da, eta, horregatik eta urteetan zehar izandako jarraitutasunagatik, sendotasun bikaina erakusten du”.