Berriak
20-10-23
Ikerketa artistikorako BBK-Museoa bekak
2024/2025 deialdia
BBK-k eta Bilboko Arte Ederren Museoak bi bekatarako deialdia zabaldu dute, museoko bildumak ikertzen eta euskal arteari buruzko azterlanak egiten laguntzeko.
Bekak mila euroko esleipena du hilero, eta urtebeteko iraupena du, 2024ko urtarrilaren 1ean hasita, eta beste urtebetez luzatzeko aukera izango da, proposatutako lana garatzeko beharrezkoa bada.
Bi bekak Artearen Historian, Geografia eta Historian, Humanitateetan edo Arte Ederretan lizentziatura edo gradua osatu duten eta ikerketaren arloan profil profesionala finkatu nahi duten pertsonei zuzenduta daude.
Ikerketa-txostenean proposatutako gaiek museoko bilduma artistikoen ezagutza espezializatu handiagoa lortzeko helburua izan beharko dute, eta, zabalago, euskal artea eta artistak ardatz dituzten arlo tematikoak.
Izena emateko epea, 2024ko azaroaren 24ra arte
Informazio gehiago, hemen