Berriak
14-01-10
Datorren igandean itxiko da Murillo gaztea erakusketa
Datorren igandean, urtarrilak 17, itxiko da Murillo gaztea erakusketa, museoaren historian gehien bisitatu den erakusketetako bat.
Joan den urriaren 19an inauguratua eta ixteko hiru egun falta direnean, Murillo gaztea erakusketak 70.000 bisitaritik gora izango ditu; hau da, Museoaren historian gehien bisitatu den erakusketetako bat izango da, Romero de Torres (2002an, 75.583 bisitarirekin) eta Sorolla. Espainiaren ikuspegia (2008an, 154.009 bisitarirekin) erakusketekin batera.