Berriak
24-04-13
Dantza asaltoak museoan
Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatzeko ekitaldiak. Igandea, apirilak 28.
Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteak, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailarekin lankidetzan eta Eusko Jaurlaritzak diruz lagunduta, dantza era guztietako ikusleei hurbilarazteko emanaldi parte-hartzaile eta irekiak antolatu ditu.
Egun horretan, 12:00etatik aurrera, museoan Dantza Asaltoak izango da ikusgai; proiektu hori beste hiri batzuetan ere gauzatuko da, hala nola, Granadan, Madrilen eta Valentzian. Margaret Jova koreografoaren ideia da. Ezusteko espazioetan antzezten diren 5 minutu inguruko piezak dira; piezak filmatu egiten dira eta sare sozialetan hedatzen dira. Horrela, bada, museoko bisitariak harrituta geratuko dira pinakotekako beste horrenbeste espaziotan ikusgai izango diren lau proposamen koreografikorekin.
Bilbon, dantza eskolak ere izango dira Arriaga Antzokiko plazan.