Berriak
08-02-22
Hitzaldiak
Doako Sarrera
De Jules Chéret a Milton Glaser
Un siglo de carteles en la colección del Museo de Bellas Artes de Bilbao
Mikel Bilbao Salsidua
UPV/EHU Artearen Historia eta Musika Saileko Irakaslea
Lehen kartel modernoak agertu zirenetik XIX.mendearen amaieran, komunizazio eta pertsuasio-bide horrek aldaketa handiak izan ditu. Merkataritzan, kulturan, politikan, gerran eta beste esparru batzuetan eman zaion erabilerak agerian uzten du haren garrantzi historikoa.
Otsaliak 17, osteguna
Agustín Ibarrola: “anbizioz garaikide” den pinturaren eraikuntza
Miriam Alzuri
Museoko Arte Moderno eta Garaikidearen kontserbatzailea
Otsailaren 21a
Anselmo Guinearen grina naturalista
Mikel Lertxundi Galiana
Filosofia eta Letretan doktorea eta arte-komisario independentea
1880ko hamarkadaren amaieran, Adolfo Guiardek Parisko egonalditik ekarritako kontzeptu estetiko eta konpositibo berritzaileekiko harremanak Anselmo Guinearen aldaketa plastikoa eragin zuen, Erromako merkatuan oparotasuna finkatu ondoren etorria baitzen. Lagunaren iradokizunek eta 1892an Frantziako hiriburura egindako lehen bidaiak naturalismora hurbilarazi zuten.
Martxoaren 3a, osteguna
Ijito, torero eta poeta artean. Figurak eta modeloak Ignacio Zuloagaren obran
Javier Novo González
Museoko Kontserbazio eta Ikerketako koordinatzailea
Ignacio Zuloagak ibilbide artistikoa sendotu zuen bere garaiko irudi herrikoien eta mundutarren irudikapen gordinei esker, hainbat roletan islatuta: zezenketa- edo eliza-munduko pertsonaiak, poetak, sorginak edo prostitutak. Eredu horiekin guztiekin, artistak polemika biziak piztu zituen Espainian, eta, aldi berean, arrakasta handia lortu zuen nazioartean.
Martxoaren 10a, osteguna
Benito Barruetaren (1873-1953) bizitza eta obra
Andone Narváez Gofinondo
Benito Barruetaren obran espezializatutako ikertzailea
Talentu handikoa izanik, Barruetak intimismo-aura eta harmonia kromatikoa eman zizkien bere oihalei. Bere obran etxeko eszenak eta hurbileko paisaiak dira nagusi, eta fintasun bikainez islatu zituen. Hitzaldi honek ezagutzera emango ditu Bermeoko margolariaren bizitza eta obraren alderdi ezezagunak.
Martxoaren 17a, osteguna
Sarrerak hemen
19.00 h, Auditorio
Doako sarrera www.museobilbao.com webgunean eta museoko leihatilan otsailaren 8tik aurrera