Berriak
30-06-20

Bueltan dira igandeetako doako bisita gidatuak
El Corte Inglésen eskutik
Ezagutu itzazu bilduma iraunkorra edo aldi baterako erakusketak, ezagutza artistikoa sustatzen duen ibilbide baten bitartez, obrak zuzen-zuzenean behatuta, gure aretoetan esperientzia handia duten gidarien eskutik.
- Igandeetan, 12:00etan
- Iraupena: ordu 1
- Taldea: 6 pertsona
- Hizkuntzak: gaztelaniaz eta euskaraz (hileko azken igandean)
- Dohainik
- Izen-ematea igandean bertan museoko txartel-leihatilan, sarrera erostean. Ezin da erreserbarik egin
Bisita gidatuak “Valdés bildumako maisulanak” erakusketara.
Agintari eskudunen argibideei eta museoak ezarritako protokoloari jarraikiz, bisita gidatuaren gehienezko plaza-kopurua 10 pertsonakoa izango da. Nahitaezkoa izango da maskara jarrita eramatea. Mesedez, kontsultatu hemen bisita segurua izan dadin ezarri diren gainerako neurriak. Eskerrik asko.
Babeslea: