Berriak
26-05-21
Botín Zentroarekin eta Chillida Lekurekin akordioa
Botín Zentroarekin (Santander) eta Chillida Lekurekin (Hernani, Gipuzkoa) dugun akordioari esker, hobaridun tarifa balia dezakezu: % 20ko deskontua sarreran, beste bi zentroetako batera aurretiaz bisita egin izana egiaztatzen duen tiketa aurkeztuta, edo % 30ekoa, erakunde horietako edozeinen lagun-txartela erakutsita (ezin zaie beste sustapen batzuei gehitu).
Picasso iberiarra
Botín Zentroak, Parisko Picasso Museoarekin elkarlanean, erakusketa paregabe hau inauguratu berri du. Bertan, aukera ematen da hausnarketa egiteko, arte autoktono eta "primitibo" baten berri izateak XX. mendeko sortzailerik handienetako baten nortasunari eta lengoaia artistikoari egindako ekarpenaz. Gainera, iberiar artearen pieza arkeologikoen hain multzo esanguratsua biltzen den lehen aldia da; horien berri izateak mugarri bat ezarri zuen Picassoren sormen-unibertsoan..
Antoni Tapiès
Chillida Lekuk udako jardueren programa erakargarria proposatzen du: dantza-ikuskizunak, kontzertuak, hezkuntza-tailerrak, yoga eskulturen artean… Gainera, eta gonbidatutako artisten programari hasiera emanez, ekainaren 10etik aurrera Antoni Tàpiesen erakusketa bat aurkeztuko du, neurri txikiko eta handiko lanez osatua; eskulturak dira batez ere, 80ko eta 90eko hamarraldietakoak, eta Eduardo Chillidaren piezekin harreman sakona dutenak.