Berriak
19-04-16
Bookcrossing 2016
Doako liburu trukea, irakurketa sustatzeko
Apirilaren 23an Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzen da, eta, efemeridea ospatzeko asmoz, Bookcrossingarekin bat egingo dugu, doako liburu trukean oinarritutako irakurketa sustatzeko mundu mailako kanpainarekin, alegia.
Horrela, bada, ostiral honetan, apirilaren 22an, gure liburutegiak 23 arte-liburu utziko ditu; gehienak erakusketetako katalogoak izango dira: 11 Bilbon (Kale Nagusia, Renferen Abandoko Geltokia, Azkuna Zentroa, Bilboko Arte Ederren Museoa (sarrera), Expo-Gela (San Frantzisko), Deustuko San Pedro plaza, Artxandako Funikularra, Campo Volantín…), 2 Algortan, 2 Basaurin, 2 Berangon, 2 Durangon, 2 Portugaleten eta 2 Oñatin (Gipuzkoa).
Helburua da jasotzen dituztenek liburuak irakurtzea eta munduko beste leku batean uztea. Irakurri eta parteka ezazu!