Berriak
20-06-14

Bizkaia Sarean 2014 Sariak
Aintzatespena
Bilboko Arte Ederren Museoak Bizkaia Sarean 2014 enpresa-saria jaso du, Kudeaketa Saria kategorian, ekainaren 19an Bilboko Iberdrola Dorrean egindako ekitaldi batean. Bizkaired-Sareko Bizkaiko Enpresen Elkarteak 2011n sortutako sari hauek enpresa, zuzendari eta ekintzaileek Bizkaiko gizarte, ekonomia eta enpresa esparruan egiten duten lana aintzatesten dute.
Aurtengo edizioan, saria jaso dutenetako beste batzuk hauek dira: Deustuko Unibertsitatea (Ekintzailetza), Fábrica de Magos (Berrikuntza), Bilboko Merkataritza Ganbera (INazioartekotzea), LandArt Bilbao Fundazioa (Iraunkortasuna), Jorge Sendagorta, SENER (Ibilbide profesionala) eta Juan Ignacio Vidarte, Guggenheim Bilbao Museoaren zuzendaria (Ohorezkoa).