Berriak
25-02-15

Bisita azalduak eta hezkuntza-tailerra
Equipo crónica erakusketa
Azkenaldiko panorama artistikoko gertakari gutxi izan dira gai sasoi jakin bateko ezaugarri sozial, politiko eta kulturalak bisualki irudikatzeko. Equipo Crónica taldeak –Rafael Solbes (1940-1981), taldea laster utzi zuen Joan Antoni Toledo (1940-1995), eta Manuel Valdés (1942)– taldekako lan anonimoa egin zuen, erraz ezagutzeko moduko kultur erreferentzietan eta komunikabideetako irudietan inspiratutako serieetan artikulatuta. Eta, hain zuzen ere, oso garai aztoratu eta gogorrean egin zuen: erregimen frankistaren azken hamarkadan eta demokraziaranzko trantsizioaren hasieran, alegia.
BBK Fundazioaren babesari esker, Espainiako arte garaikideko gertakari mitiko honi buruz orain arte egin den erakusketa antologikorik handiena osatu ahal izan dugu, eta hezkuntza-proposamen berria antolatu:
Bisita azalduak eta Tailerra
Parte-hartzaileak: Lehen Hezkuntzako 3. zikloko, DBHko eta Batxilergoko ikasleak, prestakuntza hartzen ari diren helduak, eta beharrizan bereziak dituzten kolektiboak.
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 17:00etara.
Iraupena: 90 eta 120 minutu artean.
Hizkuntza: euskara, gaztelania eta ingelesa.
Kostua: 1 €, pertsona bakoitzeko.
Telefono bidezko erreserba: 94 439 61 41
Jarduera honen bitartez, Equipo Crónica taldearen proposamenen inguruko parte-hartzea eta hausnarketa sustatzen da ikasleen artean. Erakusketa bisitatu ostean, komunikabideetatik, publizitatetik, imajinario kolektibotik edo "goi mailako kultura" ordezkatzen duten koadroetatik hartutako irudiak manipulatzen dira tailerrean, eta teknika serigrafikoa edo argazkien inprimaketa erabiltzen dira. Hori guztiori oinarri gisa hartuko da, obra kolektibo bat egiteko orduan.
Bisita bi modutan antolatu dezakezue: museoko hezitzaileek zuzenduta, edo taldearen ardura duen irakasleak gidatuta.
Kasu batean zein bestean, erakusketa hobeto eta aldez aurretik ezagutu nahi baduzue, irakasleei zuzendutako aurkezpenera etor zaitezkete (doakoa da, baina telefono bidezko erreserba egin behar da aldez aurretik, 94 439 61 41 telefono-zenbakira deituta), egun honetan:
Asteartea, martxoak 3, 17:00etan (euskaraz), 17:15ean (gaztelaniaz) eta 17:30ean (euskaraz).
Jaisteko moduan dagoen materiala
Azkenik, jakinarazten dizuegu museoaren webgunean kontsultarako materiala ikusi eta jaitsi dezakezuela.