Berriak
01-02-23
Bilduma partekatua
Euskal arteko artelan berriak eskuratu dira
Aurreko astean eman ziren jakitera Artium Museoan Bilduma Partekatua ekimenaren barruan eskuratu diren euskal arteko artelanak. Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak sustatzen du ekimen hori, eta helburua da sektoreko ekonomian ekarpena egitea, arte-ondare publikoa eguneratzea eta museoen eta arte-zentroen arteko koordinazioa bultzatzea. Hala, 2022an, Arte Ederren Bilboko Museoak, Donostiako Tabakalerak eta Vitoria-Gasteizko Artium Museoak elkarrekin lan egin dute 26 obraz osatutako funts bat erosteko; lanok 10 emakumek eta 8 gizonek eginak dira.