Berriak
04-05-11
Bilboko Udalak Lazkanoren artelan baten gordailua egin dio Bilbaoko Arte Ederren Museoari
Bilbo MMX lana da, Lazkanok pintatutako mihise monumentala (125 x 720 cm). Hain zuzen ere, Bilbok Shanghaiko Erakusketa Unibertsalean (maiatza/urria, 2010) zeukan erakusketa-gunerako pintatu zuen, eta une honetatik aurrera museoko bisitariek ikusi ahal izango dute. Bilboko gune arkitektoniko nagusiak jasotzen dituen lan panoramikoa da.
Duela gutxi museoak Lazkanoren azken aldiko ibilbideari eskaini zion erakusketan ikusi ahal izan zen bezala, margolariaren figurazioak arkitekturak eta paisaiak islatzen ditu modu zehatzean egindako konposizioetan, ia-ia argazkien erako errealitatea lortuz. Lana, beraz, egilearen azken aldiko pinturarekin erlazionatzen da, eta espazio publikoetako horma-irudien arloan egiten duen lan handiaren barruan sartzen da.