Berriak
14-08-12
Bilboko Arte Ederren Museoko irekiera
ABUZTUAK 15, AZTEAZKETA ETA JAIEGUNA. SARRERA DOHAN.
Abuztuaren 15ean (jaieguna), Museoa irekita egongo da, (zabalik 10:00etatik 20:00etara, ohi bezala), dohainik.
Goya. Asmatutako estanpak. Kapritxoak, Hondamendiak, Tauromakia eta Burugabekeriak ERAKUSKETA. Erakusketak Francisco de Goyaren (1746–1828) erreferentziazko lau grabatu-serie -(224 estanpa) erakutsiko ditu; hain zuzen ere, museoaren bildumako paperezko lanen fondo zabalean gordetzen direnak. BBK Fundazioaren babesarekin.
José Ramón Anda. Denboraren aurkakoformak ERAKUSKETA. Erakusketak Andaren (Bakaiku, Nafarroa, 1949) 39 eskultura biltzen ditu, batez ere egurraren erabileraren ezaugarri nabarmenarekin. IBERDROLAren babesarekin
Obra Gonbidatua PROGRAMA. Gorteko erretratua deitutakoaren ordezkaririk onenetako bik (maisua eta dizipulua) egindako margoak daude ikusgai. Valoisko Isabelen irudia dago, Antonio Morok pintatutakoa 1560. urtearen inguruan; eta, bestetik, Alonso Sánchez Coellok handik denbora gutxira egindako kopia. Banco Santander Fundazioaren babesarekin.
GOMENDATUTAKO IBILBIDEA. Bilduma Iraunkorra. Erdi Arotik gaur egunera arte, Martin de Vos, Greco, Ribera, Zurbarán, Murillo, Gentileschi, Goya, Sorolla, Cassatt, Gauguin, Zuloaga, Bacon, Chillida, Tàpies eta Barcelóren lanak ikusiko dira, bai eta euskal artisten bildumarik onena ere.