Berriak
24-11-17
Bilboko Arte Ederren Museoak I. Berdintasun Plana aurkeztu du, gizartearen zerbitzuari leial
Museoak, gizartea hezten eta bere kultur balioak hedatzen laguntzeko xedeari leial, helburu estrategiko gisa finkatu du emakume eta gizonen arteko aukera-berdintasuna sustatzeko praktika onak ezartzea; izan ere, gizarte bidezko eta arduratsu baten oinarrizko zutabeetako bat da.
Badakigu eragiteko gaitasun handia dugula, erantzukizun partekatua eta bidezkotasuna oinarri hartuta, gizarte-aurrerapena bultzatu eta genero-desorekak gainditzen laguntzeko indar eragilea garela.
Horregatik, hausnarketa-prozesu sakon baten ondorioz, lehen Berdintasun Plana prestatu dugu. Plan horrek, askotariko ekintza-alorretan hainbat konpromiso korporatibo martxan jarrita, hobekuntza praktikoak bermatzea du xede, eta emakume eta gizonen arteko berdintasuna du oinarri, legezko printzipio unibertsal gisa.