Taldea

Antolakuntzako Egitura
Zuzendaritza
Zuzendariari fundazioaren kudeaketa arrunta dagokio, besteak beste, pertsonalaren goi-mailako eta zuzeneko burutza betetzeko eta jarduera-plana eta urteko aurrekontua proposatzeko eginkizunak direla nabarmentzekoak; hala, alde ekonomikotik, fundazioaren ustiapen normal eta egokia lortzera zuzendutako proposamenak kudeatzeko, aztertzeko eta halakoei ekiteko jarduerak aurrera eraman behar ditu.
Kudeaketa
Kudeaketak ondorengo arloen koordinazioa du helburu: kudeaketa ekonomiko-finantzarioarena eta administratiboarena, giza baliabideena, museoko zerbitzu orokorrena, zein negozioaren garapenekoa, merkataritza-zerbitzuaren eta laguntza-programaren bidez.
Kontserbazioa
Jarduera Saila
Sail hauetako lanen kudeaketa eta antolaketa lantzen ditu:
Ikus-Entzunezkoak
Museoko jardueren ikus-entzunezko beharrizanei erantzuten die, besteak beste: proiekzioak, prentsaurrekoak, hitzaldiak eta ekitaldiak. Era berean, argazkiak eta bideoak egiten ditu artxiborako eta/edo prentsan, webgunean eta sare sozialetan zabaltzeko.
Hezkuntza
Jarduera eta programa didaktikoak aurrera eramaten dihardu, museoaren bilduma iraunkorra nahiz aldi baterako erakusketak ahalik eta publiko zabalenenak ezagutu eta gozatzeko helburu nagusiarekin.
Erregistroa
Museoko bilduma artistikoa moldatu, mugarritu eta kudeatzen du, bai eta, orobat, dokumentu- eta argazki-artxiboa, bildumako artelanen erregistroa eta inbentarioa, eta haien mugimenduen kontrola ere.
Museoko aldi baterako erakusketen programa kudeatzen du: zehaztea, lankidetza-hitzarmenak egitea, maileguak koordinatzea, aseguruak eta garraioa, komisarioak koordinatzea, dokumentuak kudeatzea, kudeaketa ekonomikoa egitea eta muntaia teknikoki koordinatzea.
Argitalpenak
Fundazioak editatzen dituen argitalpen guztien diseinua, edizioa eta inprimaketa ditu bere gain. Liburutegi digitalaren kudeaketa, www.museobilbao.com webgunean.
Kontserbazio eta Ikerketa Arloa
Sail hauetako lanen kudeaketa eta antolaketa lantzen ditu:
Kuratoriala
Museoko bildumei buruz ahalik eta ezagutza historiko, tekniko eta dokumentalik handiena eta gaurkotuena eratzeaz arduratzen da. Ondare artistikoko obrak materialki kontserbatzen eta haiek zaharberritzeko programak aurrera ateratzen laguntzen du, eta bildumaren ezagutza zabaltzea sustatzen du, bai eremu akademikoan bai erakusketen, hezkuntzaren eta dibulgazioaren eremuan, haien maila guztietan, bai publiko orokorrarentzat bai zientzia-komunitatearentzat ere.
Artxiboa eta Dokumentazioa
Erakundeak sortutako dokumentazioa bildu, kontserbatu, sailkatu eta zabaltzeaz arduratzen da, zaintzaren, administrazioaren eta museoko dokumentazio-prozesuaren diseinuaren bitartez. Prozesu hori, batez ere, haren izatearen bi alderdi bereziri dagokie: funts artistikoa eta artxiboa.
Liburutegia
Museoaren funts bibliografikoa kudeatzeko eta publikoaren zein ikertzaileen eskura jartzeko ardura du. ARTEDER Euskal Artearen Datu-basea kudeatzen du: proiektu propio bat da, museoak duen helburu orokor bat betetzeko ildotik doana, alegia, euskal artearen ikerketa eta zabalkundea sustatzea.
Zaharberritzea
Esleitua duen helburua da bildumako artelanen nahiz museoak barne hartutako kultura-ondare ororen kontserbazioa eta, hala dagokionean, zaharberritzea. Horrez gain, artelanen azterketan laguntzen du, bai eta publikoaren zein zientzialarien artean zabaltzen ere.
Administrazio eta Finantzen Zuzendariordetza
Arlo honen helburua da museoaren baliabide ekonomikoak kontrolatzea, finantzazko egonkortasuna eta aurrekontuaren oreka lortzeko helburuarekin, diru-sarrerak kontrolatuz eta funtzionamendu egokirako behar diren gastuak optimizatuz. Kontabilitatearen, zergen nahiz legearen aldetik dauden betebeharrak ezarritako epeetan betetzen direla bermatzeaz arduratzen da. Horrez gain, aurrekontuari, kontabilitateari eta funtsen administrazioari loturiko prozesuen administrazio finantzarioa aurrera eramateko prozedurak abiaraztea du bere gain, bai eta museoko denda-zerbitzua ere.
Denda
Museoaren autofinantzaketan laguntzeko helburua du; horretarako, artean espezializaturiko argitalpen-funtsa, museoak editaturiko argitalpenak eta bilduma iraunkorraren zein aldi baterako erakusketen merchandising-a jartzen ditu salgai.
Komunikazio Zuzendariordetza
Komunikazio Zuzendariordetzak museoaren balioa eta jarduerak jakinaraztea du xede, Komunikazio Plana zehaztuz eta kudeatuz. Horrez gain, Marketin Planaren bitartez, publikoa eta eragileak erakarri, horien arreta piztu eta fidelizatzeko estrategiak eta museoko ekitaldien programa garatzen ditu. Azkenik, Argitalpen Saila ere kudeatzen du.
Arlo eta sail hauek osatzen dute:
Komunikazio
Haren funtsezko ardurak dira museoaren zein haren jardueren inguruko informazio guztia definitzea eta hedabideei helaraztea, eta museoari buruz argitaratzen den informazioa artxibatzea. Prentsaurrekoak antolatzea, komunikatu eta dosierrak taxutzea eta kazetariei arreta eskaintzea du bere gain. Onlineko komunikazioa ere (webgunea, buletinak, sare sozialak… ) haren lanen artean dago.
Marketina
Honako hauek ditu bere gain: marketin-plana prestatu eta gauzatzea; kide korporatiboen programa kudeatzea; bisitariaren arreta kudeatzea; publikoa erakartzeko estrategiak garatzea, eta ekitaldiak ekarri eta antolatzea. Dituen ardura nagusiak dira, museoaren bisitari eta erabiltzaileei dagokienez, erakartzea, arreta ematea eta gogobetetzea, bai eta bisitari gehiago ekar ditzaketen erakundeekin harreman egonkorrak sortzea ere.
Zerbitzu Orokor eta Giza Baliabideen Zuzendariordetza
Arlo honen helburua da giza baliabideak kudeatzea eta garatzea, bai bertakoak, bai kanpokoak. Lan-arriskuen prebentzioa, praktikak eta bekak. Halaber, fundazioaren zerbitzu orokorrak kudeatzen ditu, alegia, barne-zerbitzuak, mantentze-lanak, argiztapena eta sistemak, eta segurtasuna.
Argiztapena eta Sistemak
Haren helburua da prebentzioko eta konponketako mantentze-lanak egitea klimatizazio-instalazioetan eta argiztapen orokorreko sistemetan, bilduma iraunkorraren zein aldi baterako erakusketa guztien argiztapen egokia barne.
Segurtasuna
Arloak museoaren segurtasuna du helburutzat, prebentzioari dagokionez, batik bat. Segurtasunaren eta aretoko laguntzaileen zerbitzu esternalizatuak, eraikinean integraturiko segurtasun-sistema guztiak mantentzeko lanak eta su-itzaltzeko baliabideak ditu ardurapean.
Barne Zerbitzuak
Helburu hauek ditu: eraikinean prebentzioko eta konponketako mantentze-lanak egitea; erakusketak muntatzea eta desmuntatzea, eta, oro har, museo barnean behar diren zerbitzu guztiak ematea. Horrez gain, sistema informatikoa mantentzeko lanak ditu bere gain, sareak ahalik eta ongiena funtzionatzeko eta sarearen fidagarritasuna, baliagarritasuna eta pribatutasuna lortzeko helburuekin. Garbiketaren, telefono bidezko arretaren eta harreraren zerbitzuak koordinatzen eta kontrolatzen ditu.
Zuzendariak eta Arduradunak
Zuzendaritza
Miguel ZugazaC.V.
Zuzendaria
Kudeaketa
Leire Jaureguibeitia
Gerentea
Kontserbazioa
Jarduera Saila
Silvia García
Koordinatzailea
ARGITALPENAK
Nerea Sagredo
Argitalpen burua
HEZKUNTZA
M.ª Victoria Antoñanzas
Hezkuntza burua
Kontserbazio eta Zaharberritze Saila
Javier Novo
Koordinatzailea
KURATORIALA
Miriam Alzuri Milanés
Arte Moderno eta Garaikidearen Kontserbatzailea
KURATORIALA
Jose Luís Merino
Antzinako Artearen Kontserbadorea
LIBURUTEGIA
Begoña González
Liburutegi burua
ZAHARBERRITZEA
Mª José Ruiz-Ozaíta
Zaharberritze burua
ARTXIBOA ETA DOKUMENTAZIOA
Mikel Urizar
Artxibo eta Dokumentazio burua
Administrazio eta Finantzen Zuzendariordetza
ADMINISTRAZIO ETA FINANTZAK
M.ª Mar Rosales
Administrazio eta Finantzen zuzendariordea
DENDA
Onintza Lobo
Denda burua
Komunikazio Zuzendariordetza
KOMUNIKAZIO
Marta García
Komunikazio Zuzendariordea
MARKETINA
Teresa Icaza
Marketin koordinatzailea
Zerbitzu Orokor eta Giza Baliabideen Zuzendariordetza
ZERBITZU OROKOR ETA GIZA BALIABIDEEN
José M.ª de Vega
Zerbitzu Orokor eta Giza Baliabideen zuzendariordea
ARGIZTAPENA ETA SISTEMAK
Eneko Rekalde
Argiztapen eta Sistemen arduraduna
SEGURTASUNA
Bruno Itxaso
Segurtasun arduraduna
BARNE ZERBITZUAK
Alberto González
Barne Zerbitzu burua