Plan Estrategikoa
Plan Estrategikoa 2019/2022
Bilboko Arte Ederren Museoak ikuspegi estrategikoa berritu du, erakundearen antolaketa modernizatzeko eta museoa modu fisikoan handitzeko. Horretarako, azken bederatzi hilabeteotan prestatu den Plan Estrategikoa abiarazi da; adierazitako planak museoaren lana garatzen den esparruari esleitutako kudeaketa-ildo nagusiak aztertzen ditu.
Planaren helburu nagusia da erakundearen programak nahiz ekintzak bideratu eta planifikatzea, epe ertain zein luzera, eta museoa handitzeko lanak martxan jartzea. Ekimen hori planean jasotako egitasmorik handiena da, duda barik, eta museoaren espazio operatiboa 8.000 m2 handitzea aurreikusten du. Horretarako, eraikin osagarri bat eskuratuko da, eta erakundearen egoitza bera handituko da, arkitekturako nazioarteko lehiaketa baterako deialdia eginez. Lan biak gauzatzeko aurreikusten den aurrekontua 22.110.000 €-koa da, eta betearazpen-epea, ostera, 45 hilabetekoa.
Plan Estrategikoa 2019/2022 bi indar-ideiatan oinarritzen da: lehenik eta behin, bi ardatz estrategiko identifikatzen ditu, eta horiek zehazten dituzte nagusiki, hurrenez hurren, museoaren jardunaren garapena gidatzen duten interes-taldeak eta ekintza-planak zehazteko lehentasunezko arloak; bigarrenik, museoaren barne-antolaketari berari eta instalazioak handitzeari nabarmen eragiten dieten bi mugimendu estrategiko zehazten ditu.