Berriak
10-06-10
Bilboko Arte Eder Museoak ICOMen Nazioarteko VI. Topaketaren inaugurazio-jardunaldia hartuko du
Museoen Nazioarteko Kontseiluaren (ICOM) helburua munduko natur eta kultur ondarearen kontserbazioa, mantenimendua eta komunikazioa da. 1946an sortua, gobernuz kanpoko erakundea da. Parisen dauka egoitza, eta harreman formala dauka UNESCOrekin.
Aurten, ICOM-ESPAÑAk urteko Nazioarteko VI. Topaketa deitu du Bilbon. Izan ere, topaketa sektoreko profesional guztiei dago zuzenduta, gaurkotasun museografikoa ezagutzeko. Topaketa Bizkaiko Foru Aldundiaren babesarekin egingo da.
Inaugurazio-ekitaldia Bilboko Arte Eder Museoan egingo da, ekainaren 17an. Biltzarkideei Kulturako foru diputatu Josune Ariztondok, ICOM Españako presidente Rafael Azuarrek eta Bilboko Arte Eder Museoko zuzendari Javier Viarrek egingo diete ongietorria.