Berriak
02-09-10
Bilboko Arte Eder Museoa “La Risa de Bilbao-Bilboko Barrea” ekimenaren egoitzetako bat izango da
Bilboko Arte Eder Museoa La Risa de Bilbao / Bilboko Barrea ekimenaren egoitzetako bat izango da, umorezko literaturaren eta umore grafikoaren nazioarteko lehenengo astearen egoitzetako bat, alegia.
Jaialdia irailaren 22tik 26ra bitartean izango da, lau eszenatokitan: Bilboko Arte Eder Museoko auditoriuma, Euskalduna Jauregiko A3 aretoa, BBK aretoa eta Areatza.
BILBOKO ARTE EDER MUSEOKO AUDITORIUMEKO EGITARAUA
Asteazkena, irailak 22
-18:30
Bilboko Barrea bildumako lehenengo kontakizun-liburuaren aurkezpena.
Aurkezlea eta parte-hartzailea: Fernando Marías.
Gonbidatuak: Lola Beccaria eta Kirmen Uribe.
-19:30
Mahai-ingurua: Umorezko literatura, genero txikia?
Moderatzailea eta parte-hartzailea: Juan Bas.
Gonbidatuak: Rafael Reig eta Fernando Iwasaki.