Berriak
17-11-11
Bilbao, kultura hiria. Hiri-kultura.
Museoa, Bilboko Udalaren sustapen kanpainan
Bilboko Arte Ederren Museoa eta Antonio López erakusketa Bilboren sustapen kanpainaren parte dira, Guggenheimekin eta AlhóndigaBilbaorekin batera. Sustapen-kartela Espainiako zenbait hiritako markesinetan ikus daiteke, besteak beste, Madril, Bartzelona, Burgos, Santander, Oviedo, Gijón eta Zaragozan, bai eta minutu bateko iraupena duen eta EITBn eta tokiko zenbait telebistatan azaroko bigarren hamabostaldi honetan ematen ari diren bideo batean ere; hain zuzen ere, bideoa Bilbok kulturaren, merkataritzaren eta ostalaritzaren eremuetan duen erakargarritasunari buruzkoa da.