Berriak
14-10-22
Bilbao Kultura Bonua museoan
Sustapen erakargarri baten bidez, bat egingo dugu Bilboko Udalak sustatutako Bilbao Kultura Bonuarekin, haren bi modalitateetan: 10 €-ko bonua, 20 €-ko erosketa-balioarekin, eta 20 €-ko bonua, 40 €-ko erosketa-balioarekin. Museoan honako produktu hauekin truka daitezke, 2023ko martxoaren 15era arte:
- Museoaren Lagun txartela
- Museoaren Lagunen kuotak berritzea (sustapena indarrean dagoen aldian berritu beharreko kuotetarako balio du, gehienez ere 45 eguneko aurrerapenez).
- Dendako sustapen-packak:
- Arte japoniarraren katalogoa + bi orri-markatzaile (prezioa: 25 €). 20 €-ko bonuarekin truka daiteke
- Euskal Artisten Gida + azulejoa (prezioa: 44 €). 40 €-ko bonuarekin truka daiteke