Berriak
05-10-22
BBKateak lehen txandakatzea
01, 08 eta 12. Aretoak
BBKateak serieen barruan, bildumako artisten arteko Aurrez aurre proiektuko lehen txandakatzea hasi da, hiru muntaia berrirekin: Kitagawa Utamaro / Adolfo Guiard; Aurelio Arteta / Agustin Ibarrola eta Benito Barrueta / Inés Medina
Uda honetan Aurre aurre / BBKateak proiektuko lehen 21 aretoak aurkeztu ostean, orain proiektua txandakatzeari ekingo zaio, hiru areto berritan bildumako artista berezien arteko topaketa proposatuta. XIX. mendeko ekialdeko artea eta Europako pintura modernoa elkarrizketan ditugu ikusgai, inspiratzaile, Kitigawa Utamaroren ukiyoe liluragarriekin eta Adolfo Guiarden marrazki zein pinturekin (8. aretoa). Aurelio Artetaren eta Agustin Ibarrolaren margolanek, orain esparru berean bilduta, aukera ematen dute XX. mendeko lehen eta bigarren erdietan industrial-eremuko eta hiriko lana irudikatu zuten pinturen jarraitutasuna behatzeko (12. aretoa). Beste alde batetik, Benito Barrueta pintore bermeotarraren Estudioaren barnealdea margolanak aukera ematen du museoak duela gutxi eskuratu duen Inés Medina artistaren Sail Bi-Tridimentsional dialektikoa (1980-1981) lana lehen aldiz erakusteko.